Larisa 1923ko irailaren 3an jaio zen Kalugan, Errusiako mendebaldean. Aita, Anatoli Grintsevitx, Odesako Prigorodni Barrutiko Alderdiko Batzordeko idazkaria zen. Ama, Olga Grintsevitx, arte kritikaria zen Leningraden. 1938an, aita hil ondoren, ama eta ahizpa Irinarekin batera, Leningradera itzuli zen Larisa. Eskola […]
John Lenihan fisikariak Giza gorputza lanean (1975) liburuan gizakia makina bezala aurkezten du eta bere funtzionamenduaz jabetzeaz pentsarazten du. Atalka ekin dio makina horren antolaera ikuskatzeari, aurrez aurre jarriz bere ingeniari-ezaguera eta biologian adituagoengandik jasoa. Ikuspuntu bereziak ematen dio originaltasuna […]
Digestio-aparatuko gaixotasunek eragiten dute ospitaleratzeen %15 inguru eta, batez beste, bost egun baino gehiago ematen dituzte halako gaixoek ospitalean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn). Argi dago ezin ditugula digestio-aparatuko gaixotasun guztiak ikertu eta azken urteetan horietako biren gene-oinarriak aztertu ditugu euskal […]
2018an Martera iritsitako InSight misioak helburu argia izan du hasieratik: planetaren ezaugarri geofisikoak aztertzea. Horretan, noski, sismografoak ezinbesteko garrantzia du, eta tresna horri esker gaurdaino InSightek 1.300 lurrikara baino gehiago atzeman ditu. Bateriak agortzen ari zaizkiolako bizitzaren azken uneetan dagoen […]
SOSTEPASTO proiektuak (Mendiko artzaintza: elikagai tradizionalen kalitatea eta trazabilitatea, biodibertsitatea, sistema aldaketa globalera egokitzea eta landa-garapena) erakutsi du mendiko artzaintza-sistemek onura sozioekologiko ugari ekar diezazkioketela gizarteari. Hauek dira diziplinarteko lan horretako parte-hartzaileak: Luis Javier Rodríguez Barrón, Lactiker ikerketa-taldeko kidea, Arantza […]
Ingurumena Jone Bilbao Antolin ingurumen zientzialaria 2019tik UPV/EHUn dabil tesia egiten, Ibai Ekologia ikerketa taldearen barruan, Fitoplanktoneko laborategian. Bilbaok Urdaibaiko estuarioko uren saneamendua izan du tesian ikergai. Izan ere, Urdaibaiko estuarioa EAEko Biosfera Erreserba bakarraren parte izan arren, presio antropogeniko […]
Azken urteotan, beherakadaren teoriaren jarraitzaileek aliatua topatu dute ustezko eredu ekonomiko berri batean: donutaren teorian. Miguel Gilak itsaspekoari buruz zioen bezala “kolorea ondo, baina ez du flotatzen”, Jesus Zamorarentzat: The fake sweetness of doughnut economics Ozeano Barean gertatzen den zerbait […]
70eko hamarkadan petrolio gordinaren prezioak gora egin zuen neurrigabe eta ia mundu osora zabaldu zen krisi ekonomikoa. Arturo Estévez Varela industri-peritua eta asmatzaileak petrolioarekiko mendekotasuna gutxitzeko aukera topatu zuela zioen. 1971ean, zalaparta handiz aurkeztu zuen bere asmakuntzarik bereziena: «ur-motorra». Funtzionamendua […]
Loroaren teorema 1998an argitaratu zuen Denis Guedj matematikari eta dibulgatzaileak. Idazle frantsesak matematikaren historia intriga-eleberria bihurtu zuen. Hizkuntza unibertsala dugu matematika, unibertsalena. Zientzia hutsetatik osoena; ospe zabalekoa, baina -maizegi- gaitzetsia: abstraktua, ulertezina, elitista… Ez dago, ordea, matematika baino demokratikoagorik!: “Geometrian […]
Sukalde lanak azaleratzeko unea da: gaiak aukeratu behar dituztenean, zientziaren komunikazioaren alorrean aritzen direnek prentsa ohar andana birpasatu behar dituzte gainetik, eta dagoen zientzia produkzio itzelaren artean zer landu erabaki behar dute. Hainbeste aldiz jorratu izanagatik, bada zenbait gai berehala […]