Klima aldaketa: geldiarazteko garaiz gabiltza?

Ekitaldiak

imagenes-de-oso-polar-3-jpg_jpeg_irudia_1026_x_1543_pixel_-_eskalatua_%78_-_2016-11-17_15-09-06

Lurra berotzen ari dela ez du jada ia inork zalantzan jartzen. Industria-aroa hasi zenetik gaur egun arte asko eta oso azkar ari da planetaren batez besteko tenperatura igotzen. Nazioarteko aditu taldearen arabera (IPCC lantaldea) azken ikerketek argi uzten dute gizakion jarduerak eragin zuzena duela joera horretan, batez ere berotegi efektuko gasen isurketa dela-eta.

Klima aldaketa zer den eta zerk eragiten duen azalduko dugu, hala nola harekin lotura duten ala eduki dezaketen termino eta fenomenoak aztertuko ditugu (berotegi efektua, El Ñiño-La Niña fenomenoak, besteak beste). Planetaren berotzeak ekarri dituen eta ekar ditzakeen ondorioak aipatuko ditugu eta gaur egun klima aldaketaren inguruan egiten diren aurreikuspenek zer dioten aztertuko dugu. Iragarpen horien arabera garaiz gabiltza klima aldaketa geldi arazteko? Parisen, azken Klimaren Goi-bileran, hartu berri diren neurriak nahikoak al dira?

Azaroaren 28an, astelehena, Ondarroako Beikozinin 18:30etan Zientziaren Giltzak Elkarteak “Klima aldaketa: Geldiarazteko garaiz gabiltza?” hitzaldia antolatu du. Onintze Salazar meteorologoa izango da hizlaria.

Fitxa biografikoa

Onintze Salazar, Fisikan lizentziatua da eta Meteorologian espezializatua. Lehen urteak Leioako campusean egin zituen eta azken biak Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Ondoren, ingurugiroaren prebentzio eta ingeniaritza masterra egin nuen Kataluniako Unibertsitatea Politeknikoan (UPC).

Euskalmeten eman ditu azken 15 urteak, iragarpen eta zaintza lanak egiten eta hedabideetan (irratian, telebistan eta prentsa idatzian) eta sare sozialetan informazioa zabaltzen. Horrez gain, dibulgazioa eta formakuntza lanak egiten izandakoa da eta meteorologiaren eta klimatologiaren euskal terminologiaren sorreran eta berritze lanetan parte hartu du,

Egun, EiTBko “Eguraldia” saioa zuzentzen dut eta tarteka aurkezle lanak ere egiten ditu.

Klima aldaketa: geldiarazteko garaiz gabiltza?

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.