Zientzia Kalean erakusketa Donostian ikusgai

Ekitaldiak

Egunero erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen atzean ikerketa lan sakona eta ezagutza zientifikoa daude. Zalantzarik gabe, gure egunerokoa errazten duten produktu horiek erakusten dute zientziaz inguratuta gaudela.

Baieztapen horretatik abiatuta Zientzia Kalean erakusketak kotxe batek edo telefono mugikor batek nola funtzionatzen duten azaltzen du. Baita ere, zer nolako ezagutza zientifikoa dagoen ogi edo yogurtaren produkzioan.

Erakusketa NorArte Visual Science ilustrazio zientifikoaren estudioak egindako 11 infografiaz osatuta dago. Nafarroako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoa izan du eta ikusgai egongo da Carlos Santamaria Zentroan urriaren 28tik azaroaren 10era arte.

Esposizioa Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntza izan du.

Ekimena Zientzia Astea, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren asteko programaren barnean antolatzen da.

Zientzia Kalean erakusketa Donostian ikusgai

Hasiera data
Amaiera data
Tokia
Carlos Santamaria zentroa
Helbidea
Elhuyar Plaza, 2, Donostia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.