biomarkatzaile
Bilaketaren emaitzak 60 artikulu
Mendebaldeko ezti-erlea ( Apis mellifera ) arriskuan dago gizakien menpe dauden eremuetan bizi dituzten estres-faktore askoren ondorioz; besteak beste, nutrizio txarra, pestizidak eta patogenoak. “Badira zenbait urte agerian geratzen ari dela erleen heriotza-tasa asko handitu dela; horregatik, duela 6 urte […]
Itsasoak dakartzanak, itsaso-aldamenean ikertuz
Bizia itsasoan sortu zan eta bertan eboluzionatzen ari da ia 4.000 milioi urtetan zehar. Ondorioz, inon ere ez gure Planetan ez da horren bioaniztasun handirik ezta horren berrikuntza molekular, metaboliko, fisiologiko zein morfologikorik. Hemeretzigarren gizartean lehen itsasoaren ondoko ikerketa estazioak […]
Plasma-bereizgailu mikrofluidikoen fabrikazioa
Lab-on-a-Chip motako gailuetan, laborategian berez egiten den funtzio bat edo batzuk integratzen dira tamaina milimetrikoko txip bakar batean. Esparru horretan, emaitza onak lortzen ari dira odoleko biomarkatzaileak detektatzeko diagnostiko-probetan. Mikrofluidikak oso ekarpen handiak egin ditzake analisian eta gailu medikoetan, oso […]
Nolako bikotea aukeratu, halako gene-ondarea sortu
Gure espeziean ohikoa da parekatze selektiboa , hau da, antzekoak diren pertsonek bikotekide izateko aukera gehiago dute zoriz itxaron daitekeena baino. Antzekotasun horiek askotarikoak izan daitezke: adinaren arlokoak, geografikoak, etnikoak, erlijiosoak, sozioekonomikoak, fisikoak, izaeraren arlokoak edo ezaugarri psikologikoak. Bikotekideen ezaugarriak […]
Sistema endokannabinoideak emearen ugal-fisiologia modulatzen du
Besteak beste, sistema kannabinoidea ugalkortasunean inplikatuta dagoela ikusi da: gametogenesian, ernalketan, enbrioiaren ezarpenean, plazentazioan, haurdunaldian eta erditzean eta sistema kannabinoidean parte hartzen duen makinaria guztia ugal-aparatuko organo, ehun eta zeluletan dagoela frogatu da. Gure taldeak, hala nola, sistema kannabinoidea bai […]
Nola egin tarta bat zure ikerketaren emaitzekin
Ikertzaile talde iparramerikar batek egindako ikerketa batek (Ross et al., 2022) frogatu du ikerketa taldeetako emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituztela dagokien lanen egiletza aitortzeko. Aurkikuntzak hiru datu iturri oso ezberdinetan oinarritzen dira. Lehenengo iturriaren analisiak (ikerketa taldeei, taldearen ekoizpen […]
Asteon zientzia begi-bistan #397
Osasuna Itziar Gonzalez Moro 1 motako diabetesaren garapenean lncRNA geneek duten funtzioa aztertzen ari da bere doktoretza-tesian. lncRNA molekulak RNA luze ez-kodetzaileari egiten dio erreferentzia, ingeleseko sigletatik. Itziarrek azaldu duenez, berriki aurkitu dira molekula hauek, eta oraindik ez dira oso […]
Asteon zientzia begi-bistan #394
Osasuna Naturarekin lotutako kirol jarduerak preskribatzea geroz eta ohikoagoa da medikuntzan. Izan ere, onura fisikoez gain, onura emozionalak eta kognitiboak dituzte kirol mota horiek. Adituen esanetan, surfean adibidez, oso agerikoak dira onura horiek. Surfean, erabakiak hartzea oso garrantzitsua dela diote […]
Asteon zientzia begi-bistan #390
Medikuntza Rose Frisch, emakumeen ugalkortasunaren ikerketan aitzindaria izan zen. Hari esker ezagutzen dugu, hain zuzen, gorputzeko gantzak ugalkortasunarekin duen harremana. Leptina gantz-ehunean sortutako hormona da, eta funtsezko zeregina du gorputza erregulatzeko prozesuetan, hala nola, apetitu eta asetasun sentsazioa sortzen du […]
Epigenetika helburu duten sendagaiak
Ezaguna da genetikak gaixotasunen garapenean paper garrantzitsua jokatzen duela. Gure herentzia genetikoak gaixotasun ezberdinak garatzera eraman ahal gaitu. Baina gure arbasoek utzitako ondoretasunaz gain, gure bizimoduak gure osasunean eragiten al du? Bai, noski. Gaixotasunen agerpena eragin dezake? Bai, bizitzako esperientziek […]