Atalaren araberako artxiboa: Animalien aferak

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Arazo osmotiko argia dute itsas sugeek, itsasoko ura haien barne-medioa baino kontzentrazio osmotiko altuagokoa baita. Itsas sugeak deshidratatzeko arriskuan daude, egon ere, urak gorputzetik kanpora irteteko joera duelako?
Itsas sugeak, kobrekin, manbekin eta suge koralekin batera, Elapidae familiako kideak dira. Hirurogei espezie dira, gutxi gorabehera, guztiak pozoitsuak. Jatorri lehortarra dute, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Aurreko bi ataletan azaldu ditugu ur gezetako arrainek (“Ura, bizitzarako ezinbestekoa”) eta itsas arrainek (“Itsasoan urak handi dira”) urarekin eta gatzekin dituzten arazoak. Izokinak arazo berberak ditu, eta bietakoak gainera: orain batzuk eta gero besteak. Meritu handiagoa, beraz, izokinarena!
Izokinak ibaietan ateratzen dira arrautzetatik eta ibaietan ematen […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Xabier Leteri entzun dizkiogun hitzak dira, eta egia da itsasoan urak handi direla. Urez beterik dago itsasoa, urez beterik eta gatzez beterik. Itsasoko ur litro batean 33 g gatz dago; sodio kloruroa da gehiena, hau da, etxean jakiei botatzen diegun gatz horren antzekoa. Asko eta talde guztietakoak dira itsasoan bizi diren […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Bizitzarako ezinbestekoa da ura. Eta animalia askorentzat ura lortzea izaten da buruhauste handienetako bat. Ura lortzeko edo ura aurrezteko animaliek garatu dituzten estrategiak ikusiko ditugu hemendik aurrerako artikuluetan, eta oso egoera desberdinetan ikusiko ditugu, gainera. Baina hasi, kontrako arazoa duten animaliekin hasiko gara gu, hau da, ura sobera duten animaliekin.
Ur […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldaera nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldaera horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero ikus daitezkeen desberdintasun morfologiko argienak.
Mamuten moldaera berri bati buruz jakin dugu 2010eko […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Lehenago adierazi dugun bezala, animalia endotermoen beroa beraiek sortzen dute, duten metabolismo-jarduera altuari esker; ektotermoei, berriz, kanpotik datorkie beroa. Homeotermoak, gehienetan, endotermoak dira, eta alderantziz, poikilotermoak ektotermoak; baina badago salbuespenen bat edo beste. Gainera, ektotermia eta endotermiaren arteko muga ez da oso argia. Ikus ditzagun mugan dauden animalia […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Endotermia hitza, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe. Beste era batera esanda: oso zaila litzateke homeotermo izatea endotermo […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Bigarren Mundu Gerraren ostean latitude guztietatik hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetako armada eta munduko azken mugaldetan kokatu zituen bere goarnizio, kuartel, kantonamendu edo base militarrak. Horri esker, era askotako datuak bildu ahal izan dituzte iparramerikarrek. Goarnizioetako soldaduek jaten dutena dago, esaterako, biltzen duten informazioaren artean. Ulertzekoa da hori, noski, erosi […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Pinguino enperadoreak Aptenodytes forsteri du zientzia-izena eta Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik. Beharbada horregatik da hain harrigarria pinguino horren bizimodua.
Aptenodytes forsteri, arrainjalea izanik, itsasoan bakarrik elikatzen da. Pinguino arra, negua hurbiltzen denean, uretatik irten eta oinez abiatzen da, itsaso izoztuaren gainetik, izotz […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteotan, negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Aldi horretan gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoen ezagutzak, gizakiaren organoen preserbaziorako, hibernatzeko ahalmena garatzeko, iraupen luzeko espazio-bidaietarako prestatzeko eta zenbait gaixotasuni aurre egiteko aurrerapauso galantak egiteko […]