Animalia bereziki sinplea da Caenorhabditis elegans zizare nematodoa. Milimetro luze da eta 959 zelula somatiko baino ez ditu (ugal-zelulak aintzat hartu gabe). Zelula horietatik 302 neuronak dira. Hau da, neurona horiek dute gaitasuna zentzumenei buruzko informazioa jasotzeko, integratzeko eta erantzun […]
Dudarik gabe, sexu-osasunarekin lotutako arazoak gorabehera handikoak dira, eta zoritxarrez, ondorio negatiboak dituzte, hala nola sexu-transmisiozko infekzioak (STI) eta haiek sorrarazitako ondorio kaltegarriak (esate baterako, minbizia edo antzutasuna). Historian zehar, mota honetako infekzioak aspalditik dira ezagunak eta hainbat pertsona ospetsuk […]
Oihane Cantero Dominguezek modako arloan egiten du lan: adimen artifiziala. Zehazki, Orai ikerketa-zentroan dabil ikertzen; hau da, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketan eta soluzio teknologikoetan espezializatutako Elhuyarren langunean. Horra heltzeko egin duen ibilbidea aintzat hartuta, badirudi ia halabeharrez iritsi dela […]
Klima-aldaketa antropogenikoa abian den testuinguru honetan, Artikoa azkar berotzen ari da. Horretan zalantza izpirik ez dago. Zalantza gehiago daude, ordea, beroketa horrek ekarriko dituen ondorioen inguruan, askotariko agertokiak marraztu direlako. Ohi bezala, ziurgabetasun andana daude gaiaren bueltan, baina nahiko argi […]
Aurreko ataletan airearen kutsatzaile nagusienen gainbegiratua egin genuen, eta aipatu genuen garrantzitsuenak direla PMak -PM2,5 zein PM10 partikulak-, ozono troposferikoa, karbono monoxidoa, nitrogenoaren oxidoak -NOx -, sufrearen oxidoak -SOx-, eta metal astunak. Konposatu horien jatorriari dagokionez, airearen kutsaduraren iturri nagusienak […]
Endosinbiosia erlatiboki maiz gertatzen da naturan. Adibide argiak izan daitezke gure hesteetako mikrobiotako bakterioak, edo koralen barruan bizi diren zooxantela fotosintetikoak; azken horiek mantenugaiak jasotzen dituzte koralengandik eta karbohidratoak ematen dizkiete trukean. Lynn Margulis biologo handiak 1967. urtean proposatu zuen […]
Aurreko atalean aipatu genuen moduan, airean dauden kutsatzaile nagusienak sei dira. Lehena materia partikulatua -PM edo Particulate Matter delakoa- da. Kutsatzailerik arriskutsuenetakoa da eta airean esekita dauden partikulek osatzen dute. Materia partikulatua tamainaren arabera sailkatzen da, eta horrela, PM10 partikulak […]
Nola egin daiteke eboluzioaren bide hori alderantziz? Gure Eguzki Sisteman, planetek eta sateliteek talka oso handiak jasan dituzte historian zehar, eta batzuetan beharrezko indarra izan dute materialei nahikoa abiadura emateko, grabitatearen indarretik ihes egiteko, eta Eguzkiaren inguruan orbitan jartzeko. 2016ko […]
Airearen kutsadurak bi ondorio garrantzitsu ditu: alde batetik, eragina du klima-aldaketan eta, bestetik, giza osasunean ere eragin argia du. Gaixotasun zehatz ugarirekin lotura izateaz gain, airearen kutsadurak hilkortasun orokorra handitzen du; izan ere, neurri batean edo bestean, hainbat osasun-arazorekin lotzen […]
Harrien tamaina eta forma oso aldakorra da. Egun, tamainaren munduko marka duen giltzurruneko harria Sri Lankako paziente batean detektatu zen 2023an. Izan ere, ezinezkoa zen harri koskorra ez detektatzea: 13,4 zentimetro luze zen eta 800 gramoko pisua zuen. Kasu gehienetan […]