Bada, gauza bera gertatzen da txakurren kasuan, eta ez bakarrik adimenaren kasuan. Beste gaitasunen kasuan ere, txakurrek ohiz kanpoko gaitasunak dituztela pentsa daiteke -eta horrexegatik aukeratu zirela etxeko animalia bezala-. Zalantza hori argitzeko asmoz, Stephen Lea eta Britta Osthaus ikertzaileek […]
Koldo Garcia Zurezko altzariak preziatuak dira, batez ere zur nobleekin edo zur exotikoekin eginda badaude. Agian horregatik, azkenaldian zur-trafikoak gora egin du. Interporlek dio zur-merkataritzaren %15 eta %30aren artean urratzen dituela bertako legeak edo nazioarteko itunak. Tropikoko herrialde batzuetan, Kongoko […]
Juanma Gallego Adinduen artean epe motzeko oroimena berreskuratzeko teknika ez inbaditzailea aurkeztu dute ikertzaileek. Gakoa garuneko eremu desberdinen artean ematen den erritmoen sinkronizazioan omen dago. Grial Santu ugari daude zientzian. Astrofisikariek materia eta energia iluna zer diren argitu nahiko lukete […]
Bingen Gutierrez Richard Feyman izan zen, 50eko hamarkada bukaeran, zientzia eta teknologia eskala nanometrikoan ikertzeak izango lituzkeen abantailen berri emateaz arduratu zena. Bere esanetan, eskala makroskopikotik mikroskopikora eramanda, guztiz aldatzen dira material baten ezaugarriak; hor jartzen du arreta, hain zuzen […]
Juanma Gallego Aedes aegypti espezieko eltxoei azido laktikoak detektatzea ahalbidetzen dien genea aurkitu dute zientzialariek eta gene hori kenduta gizakia ziztatzeko joera erdira jaisten dela konprobatu dute. Zenbait gaixotasun hilgarriren aurka jotzeko bidea erraztu dezake aurkikuntzak. Izugarri bidegabea da gehienetan […]
Josu Lopez-Gazpio Gizakiok geure inteligentzia zenbatekoa den aurresateko gaitasuna dugu, eta modu nahiko zehatzean egiten dugu, gainera. Besteen adimena zenbatekoa den jotzeko gaitasuna ere badugu, eta horretarako ez dugu informazio asko behar, ikerketek adierazi dutenez. Hala ere, normalean norberaren adimena […]
Fosforoa Henning Brandek (Hanburgo 1630) aurkitu zuen. Brand XVII. Mendeko alkimista izan zen. Uste da jatorri xumekoa zela; gaztetan beiragile bezala lan egin zuen eta 30 urteko gerran armadan aritu zen. Armada utzita, emakume aberats batekin ezkondu zen eta horrek […]
Naiara Barrado eta Itziar Garate Apirilaren 10ean Event Horizon Telescope (EHT) teleskopio sareak zientziaren historiako gertakari garrantzitsu baten berri eman zuen: zulo beltz baten lehenengo argazkia ezagutarazi zuen. Hau da zulo beltzen existentziaren lehen froga zuzena. Hasiera batean zurrumurruek esaten […]
Juanma Gallego Elektromagnetismoan oinarritutako teknologia erabilita, geologoek ikusi ahal izan dute nolakoa den itsaspeko dortsal baten egitura: 120 kilometro arteko sakontasunera iritsi dira. Atlantis haustura, Hotsput mendia, Meteoro Handia guiota, Vøring goi-ordokia edota Viking sakonunea… fantasiako mundu batetik ateratako izenak […]
Josu Lopez-Gazpio Ahoan bueltaka daukagu egun guztian zehar, gora eta behera, ezkerrera eta eskumara. Listua. Funtzio garrantzitsuak ditu: digestioan laguntzen du eta bakterioen aurkako babesa ematen du, esaterako. Hala ere, listuaren erabilera harrigarri bat benetakoa den edo ez ebazteko ikerketa […]