Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Orain arteko bildumen zerrenda behean duzue ikusgai: #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen. #KZJaia: 2.Laburpena: 19 ekarpen. #KZJaia 3. Laburpena: 23 ekarpen. #KZJaia 4. Laburpena: 16 ekarpen
Gaurkoan, martxoaren 3tik 16ra bitartean egin diren 21 ekarpenak laburbilduko ditugu. Gure […]

Amaia Portugal
Harrigarria da mineral puska txiki batek Lurraren sorrerari buruz eman dezakeen informazio mordoa. Australian topatutako zirkoi batek ia 4.400 milioi urte dituela zehaztu dute Wisconsingo Unibertsitatean egindako ikerketa batean. Gure planetan inoiz topatutako material zaharrena da, baina ez hori bakarrik. Ordurako mineralak bazeuden, lurrazala osatuta zegoela esan nahi du, eta horren atzetik segidan etorri ziren hidrosfera eta […]

XXI. mendeko klima simulatzen duten Zirkulazio Orokorraren Eredu Klimatikoak eta, beraz, gerta litezkeen klima-aldaketak aztertu ditu Iñigo Errastik bere doktorego tesian. Azterketarekin batera, eredu horien balidazio estatistikoa egin du, kontuan izanik berotegi efektuko zenbat gas igorriko litzatekeen atmosferara egoera desberdinetan, gizarteak izan ditzakeen garapen teknologiko eta industrial desberdinen arabera.
Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko kidea […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
Formica selysi inurriak talde izaera berezia erakutsi dute Lausanako Unibertsitateko ikertzaileek antzeman dutenez. Inurriok uraren arriskutik ihes egiteko euren gorputzak elkartzen […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gaixotasun batzuk antibiotikoei dioten erresistentziaren arazoetariko bat da, iraganean hilkorrak izan ziren tuberkulosia bezalako eritasunak berpiztu direla. Hortaz, honakoei aurre egiteko beharrezkoak dira ikuspuntu berriak eta badirudi etorkizun handikoak egon badaudela. Ignacio López Goñik kontatzen digu New hope against tuberculosis: spectinamides-en.
Stephen Hawkingek hauts mediatikoak harrotu zituen artikulua idatzi zuen […]

Javier San Martín
“Zulo beltz bat, etorkizuneko argiaren hiperazalaren kausazko iraganak Cauchy izeneko beste gainazal egitura batean duen osagarriak izan ditzakeen zati lotuetako babakoitza da. Edo bestela esanda, etorkizuneko argiaren gainazalaren kausazko iraganak, egitura bat dauka eta egitura horrek osagarri bat dauka Cauchy izeneko beste gainazal egitura batean. Azken osagarri honek zati lotuak baditu, zati lotuetako bakoitza, zulo beltz bat […]

Gorka Azkune

Gizakiok hiru dimentsiotako ikusmen zehatza dugu. Gure ingurumena ikusten dugunean, koloreak eta formak ez ezik, distantziak ere hautemateko gai gara. Hiru dimentsiotako ikusmen hori zeharo garrantzitsua da gure egunerokoan, eta bestela pentsa beza irakurleak egiten dituen atazen artean zenbat egingo lituzkeen distantziak estimatzeko gai ez balitz.
Gaitasun horren muinean, batez ere, gure aurpegian ditugun bi begiak daude. Batez […]

Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen duen INMA proiektuan parte hartzen du UPV/EHUk, eta ikerketa batek agerian utzi du zenbateraino dauden emakume haurdun ez-erretzaileak tabako-kearen eraginpean

Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.

7K gehigarriko artikulu-sorta berria argitaratu du asteon Gaiak argitaletxeak. Besteak beste, konputazio kuantikoaren nondik norakoak azaltzen dituenak dakarkizuegu gaur. Unaik Martinezek […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Matematikari buruz hitz egiten dugunean gauzak ez dirudite direnak. Normalak al dira zenbaki errealak? galdetuz gero, matematikari batek galdetuko liguke ea zer esan nahi duen “normalak”. Gure erantzunaren arabera baliteke pikutara bidaltzea, matematikoki bada ere. David Ordenek normaltasunaren bertsio bitxi baten murgiltzen gaitu We can learn a lot from a walk with […]