Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Idoia Garcia de Gurtubay Materia kondentsatuaren fisikako irakaslea da UPV/EHUn eta DIPCko ikertzailea. Fisika konputazionalaren sekretuez hitz egin digu: bere ikerketa esparrua zertan datzan, materialen propietateak nola alda daitezkeen…
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 14 – Idoia Garcia de Gurtubay from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. […]

Antonio Cantó
Joan den irailaren 8an, goizaldian, zehazki 03:22 UTC-etan, 4B ibilaldi luzea izeneko espazio-suziri txinatar bat ustekabean aireratu zen Taiyuan-Wuzhai kosmodromotik [1]. Tankera honetako jaurtitzea ez da oso ezohikoa, ez eta legez kanpokoa ere. Hala ere, deigarri samarra da, batez ere suziriaren zama erabat zibila dela esan dutelako: lurreko begirale modura jokatzen duen Yaogan 21 izeneko satelitea; agrimentsuran […]

Amaia Portugal Gizakion garaieran inpaktua duten 697 aldaera genetiko identifikatu dituzte GIANT proiektuan, genomaren 423 erregiotan banatuta. Europar jatorriko 253.288 lagunen DNA aztertuta lortu dute emaitza. Horri esker, garaieran zerikusia duten faktore genetikoen %20 inguru daude identifikatuta gaur egun.
Oro har, jendea haziz doa belaunaldiz belaunaldi: gure birraiton-amonak baino garaiagoak gara gu. Osasun eta elikadura baliabide oparoagoak ditugu, eta horrek […]

Koldo Garcia Edozein zientzia ulertzeko, behar-beharrezkoa da bere historia. Gaur dakiguna bere garaian egindako galdera eta aurkikuntzei esker dakigu eta iraganeko zehaztapen horiek oinarri hartuta, galdera eta aurkikuntza berriak egiten ditugu. Agian, pentsa daiteke orain dela mende eta erdi gertatu edo egin zena aztertzea astuna izan daitekeela, baina ezta gutxiago ere. Gaur egun DNA edo gene bezalako […]

Duela hilabete batzuk, nazioarteko ikerketa talde batek argitara eman zuen neandertal eta cromagnon gizakiak ez zirela aldi berean Iberiar penintsulan bizi izan. Egindako ikerketaren emaitzen arabera, bi espezien presentzia erregistroen artean 1.000 urte inguruko aldea zegoela ondorioztatu zen. Duela hilabete bat inguru, ikertzaileok neandertalen desagertzearen kronologia zein izan zen ezagutzera eman zuten. Dirudienez, orain dela 40.000 urte inguru desagertu […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap eta 1000 Genomes bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza askoren artean, genomaren eskualdeak belaunaldiz-belaunaldi populazio batean nola transmititzen diren ikasteko eta ulertzeko: Geneak eskua emanda doazenean.
Itziar Garate […]

Aurreko astean ez genuen Ezjakintasunaren kartografia, gure larunbateko atala argitaratu Bilbon ospatu zen Naukas 2014 ekitaldian egon baikinen. Hala ere Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon eta aurreko astean plazaratu diren artikuluen laburpena.
Atomo baten soinua entzun dela iragartzen zuen berriak izan duen oihartzunaren aurrean, Francisco R. Villatoro atomo artifizial bat zer den azaltzera […]

Uxune Martinez “Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio.” Mateo 25: 14-30, Talentuen parabola.
Robert K. Merton soziologoak Mateoren hitzak hartu zituen aintzat hainbat arlotan gertatzen zen fenomenoa azaltzeko. Izan ere, Mateo fenomenoaren arabera idazle, zientzialari edota artista entzutetsuek estimazio handiago jasoko dute, pareko lanak egin dituzten baina ezezagunagoak diren, beste batzuekin […]

Amaia Portugal Hurrengo astean esango dute zientziaren munduko sari esanguratsuenak nori egokituko zaizkion aurten. OLED teknologia, genoma bikoizketak, nanoharien fotonika eta beste zenbait alor daude Thomson Reuters agentziaren kinielan.
Hedabide orokorretan zientzia inoiz protagonista bada, urriko lehen egunotan izan ohi da, hemen baitira Nobel sariak. Hilaren 6an, 7an eta 8an emango dute, hurrenez hurren, Medikuntza/Fisiologia, Fisika eta Kimikaren alorreko […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Udazkenean sartu garenez, logikoa dirudi ez dugula jada beroaren eraginez izerdi gehiegirik botako. Izerditzea, giza gorputzak tenperatura erregulatzeko duen sistema da. Baina pertsona askorentzat arazo bat da, batez ere termometroa 30 ºC-tik gora igotzen denean, gehiago izerditzen baikara. Jabier Agirrek Argia aldizkarian izerdi gehiegi botatzen dugunean zer egin […]