Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Interneten euskaraz argitaratu diren zientzia-gaiak errepasatu ditugu eta hementxe dituzue laburbilduta. Hainbat gai jorratu dira egunotan: klima-aldaketa, osasuna, energia, genetika, teknologia… . Eman diezaiogun begirada bat. Haurraren lehen bi urteak garrantzi handikoak dira […]
Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Orain arte, grabitate kuantikoko kalkuluak noranzko baten egiten ziren: grabitatearen ikuspuntutik gauza errazak kalkulatzen ziren akoplamenduaz informazioa lortzeko. Honen arrazoia da, grabitate kuantikoaren teorian ezinezkoa dela oinarrizko elementu gutxi batzuk baino konputatzea. Science aldizkarian […]
Nahiko ezaguna da industria nuklearrak azken hamarkadetan eta munduko toki askotan jasan duen gainbehera. Ibili badabil, baina nekez. Izan ere, bere egoera urrun dago joan den mendeko 40.eko hamarkadan sortu zen Aro Atomiko hartako itxaropen eta beldurretatik. Energi ekoizpen zibilari […]
Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa. Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren […]
2012ko urriaren 24an mundu osoko behatokiei izar erraldoi baten leherketaren berri eman zitzaien. GRB121024A izeneko izarra izan zen lehertu zena eta leherketa, NASAren Swift sateliteak aurkitu zuen ordu batzuk lehenago Eridanoren konstelazioan. Hala ere, Europako Behatoki Australak baino ezin izan […]
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat. Genomika, genomen […]
Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak: Gu geu, eta Lurreko bizitza ere, ez ginateke existituko kometarik gabe. Izotz bola zikin horiek, sortu ginen ozeanoetako ura hornitu zuten. Hori dela eta, galdera hau garrantzitsua da: antzeman dugu kometarik beste planeta-sistemaren baten? […]
Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman […]
Astronomoak ez ohi du bere aztergai den unibertsoari laborategian ekiteko modurik. Agian horregatik esan du Guy Consolmagnok bera oso zori onekoa dela. Izan ere, “Vatikanoko astronomo” esan ohi dioten ikerlari honek, begi maltzurrez esaten digu berak eskuen artean dabilela Jainkoak […]
Amaia Portugal Basoetakoa omen zen birusa hirian da. Azken asteotan, ebolak kutsatutako berrehun lagun baino gehiago zenbatu dituzte Ginean eta Liberian. Hark eragiten duen infekzio gaitz larriak mendebaldeko Afrika serio kolpatu du lehenbizikoz, baina ez hori bakarrik: Konakryra iritsi da […]