Aspalditik erabiltzen dira biometalak (altzairu herdoilgaitza eta titanio aleazioak) medikuntzan: protesietan, soldatzeko lotura elementuetan eta arazo kardiobaskularretan erabiltzen diren stentetan. Hainbat dira material hauek erabiltzearen arrazoiak, ingurune fisiologikoko korrosioarekiko erresistentzia, adibidez. Eragozpenak ere badituzte, hala ere. Protesiaren inguruan hezur-dentsitatea txikitzen […]
Arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua (AGHN) eta espektro autistaren nahasmendua bezalako gaitzengandik edoskitzeak izan dezakeen babes funtzioa ikertu dute. Edoskitzeak haurraren garapen kognitiboan eragin positiboa zuela, ama-ume elkarreraginaren ondorioz, uste zen orain arte. Edoskitzean umeak hartzen dituen gantz-azidoek sistema neurologikoak estimulu […]
Horren harira Nekane Castillo ikertzaileak Urdaibai Biosfera Erreserbaren bilakaera sozioekonomikoa ikertu du helburu zehatz batekin: “jakiteko Biosfera Erreserbaren izendapenak kalte edo on egin ote dion Urdaibaiko biztanleriari”, azaldu du ikertzaileak. Busturialdeko eta Uribe Kostako aldagai sozioekonomikoak, kulturalak eta lurraren erabilerarekin […]
Deformatu ostean jatorrizko egoerara bueltatzeko gaitasuna da elastikotasuna; asko deformatzeko gaitasuna duten materialen propietate fisikoa da superelastikotasuna. Guztiz demostratuta dago superelastikotasuna material makroskopikoetan; lehen aldia da, baina, eskala mikrometriko eta nanometrikoan aztertzen dela. Superelastikotasunaren froga nahiko sinplea da: haga zuzen […]
Hezur kalteak jasan ostean hezurren birsorkuntza-prozesua hasten du organismoak. Batzuetan, baina, ez da gai jasandako kaltea osatzeko. Kasu horietan, lagungarria izan daiteke kaltetutako tokian egitura bateragarri eta biodegradagarria jartzea: aldamioa. Aldi baterako aldamio funtzioa izaten dute kaltetutako ehunean, organismoari osatzen […]
Neuroblastomaren sorreran ezinbesteko funtzioa duen TIAM 1 genea ikertu dute. Genearen mutazioak aztertu dituzte eta zenbait mutaziok pronostiko hobea iragartzen dutela aurkitu dute. Neuroblastomaren terapia hobetzeko diana izan daiteke, hortaz. Minbizi tumore arraroa da neuroblastoma; normalean, ume eta haurtxoetan agertzen […]
Garezurraren eta giza garunaren sistema eta elementuen xehetasun guztiak ikusteko aukera ematen duen aplikazioa sortu du Jon Jatsu Azkuek: Anatorama. Gorputz atalak ikasi eta ikertzeko zegoen material mugatuari erantzuteko helburua du programak “Bi dimentsiokoa zen geneukan ikonografia guztia: argazkiak, powerpointeko […]
Tomateen heltze puntu optimoa zein den jakiteko, pigmentuak neurtu dituzte espektrometria bidez. Raman espektroskopio eramangarria aplikazio honetarako baliagarria dela frogatu du Josu Trebolazabalaren ikerketak. Tomatearen heltze prozesuak hainbat fase ditu eta, fasez fase, kolorea aldatuz joaten da. Heltze faseetan tomateak […]
Bizkaiko golkoko hiru estuariotan (Ibaizabal, Oka eta Gironda) egin da ikerketa eta bertako zilar-kontzentrazioa aztertzeko ostrak eta muskuiluak monitorizatu dira. Hiru dira ikerketak utzitako ondorio nagusiak: Ostrek muskuiluak baino metal kontzentrazio handiagoak bereganatzen dituzte. Oso erabilgarriak izan daitezke, hortaz, estuarioen […]
Euskara ama hizkuntza gisa duten umeek nola eta noiz hasten diren keinua eta hizkera uztartzen, keinua eta hizkera koordinatzeko patroiaren garapena, ikertzen duen lehen lana da “The interrelation of gestures and vocalization in early communication functions: Evidence from Basque language” […]