Eritasun zeliakoa hanturazko nahasmendu autoimmune kroniko bat da, heste meharrari eragiten diona bereziki. Glutenak (zeina zerealetan aurkitzen den proteina-nahastea baita) eragiten du, eta genetikoki sentikorrak diren pertsonek garatzen dute. Bizitza osorako glutenik gabeko dieta zorrotza hartzea da gaur egun dagoen […]
Planteamendu matematikoak indarra hartzen ari dira onkologia modernoan, minbiziaren eboluzioari buruzko jakintza berriak eta terapiak hobetzeko aukera berriak eskaintzen baitituzte. Hala, analisi matematikoetatik eskuratutako datuek aurkikuntza histologiko eta emaitza genomiko ugari ziurtatzen dituzte. Joko-teoriak, adibidez, minbizi-zelulen artean gertatzen diren interakzio […]
Iñigo Olalde, UPV/EHUko Ikerbasque ikertzaile eta Ramón y Cajaleko ikertzaileak, Biologia Ebolutiboko Institutuarekin (IBE: CSIC-UPF) eta Harvardeko Unibertsitatearekin batera, ikerketa bat gidatu du, zeinean Balkanetako penintsulako lehenengo milurtekoaren historia genomikoa lehen aldiz berreraiki baitute. Horretarako, garai horretan Kroazian eta Serbian […]
COVID-19aren alderdi asko ezezagunak dira oraindik ere, bereziki infekzioa bera eta aldaera bakoitzaren ezaugarriak aldakorrak baitira. Ez da espero epe labur edo ertainean gaitza desagertzea; hala, etengabe aztertu behar dira harekin lotutako ezaugarriak eta bilakaera txarrarekin lotutako faktoreak, tratamenduak azkar […]
Lehortearekin lotutako zuhaitzen heriotza masiboak mundu osoan ugaritu dira azken hamarkadetan, eta horrek eragina izan du basoko ekosistemen egituran eta funtzionamenduan. Dena den, lehorteak eragindako heriotzaren aurrean zuhaitzek duten banakako zaurgarritasunari buruzko ezagutza mugatua da oraindik. Orain dela gutxi ikerketa […]
Metastasia da minbiziaren ondoriozko heriotza-kausa nagusia; zelula bat tumoretik irten, odol-fluxura eta sistema linfatikora igaro eta urruneko organoetara heltzean gertatzen da metastasia. Mugitzen diren tumore-zelula horiek modu ez-inbaditzailean biltzea funtsezkoa da minbiziaren ikerketan biologia zelularra, diagnostikoa eta pronostikoa egiteko, eta […]
Gizakiak historian zehar eragin izan dizkien presioen ondorioz, biodibertsitatea galtzeko arriskua duen ekosistema zaurgarrienetako bat dira ur gezatako ekosistemak. Egoera hori hobetzeko hartu izan diren neurriek —araztegiak jartzea, oztopoak eraistea, etab.— ingurumenaren kalitatea hobetu dute eta ur gezatako biodibertsitatea berreskuratzea […]
2019an, Espainiako gobernuak eta Europako Parlamentuak deklarazio bana egin zuten bizi dugun larrialdi klimatikoaz ohartaraziz, eta mundu osora zabaldu zen haren oihartzuna. Deklarazio horietan, besteak beste, epe luzerako proiekzio klimatikoak aztertu ziren. Zientzialari guztiek onartzen duten ideia baten berri ematen […]
Informazioa biltegiratzeko eta ordenagailuetan kalkulatzeko unitate nagusia bita da, 0 edo 1eko balioa izan dezakeena. Ordenagailu kuantikoek, aldiz, qubitekin funtzionatzen dute funtsezko unitate gisa, 0 eta 1 egoeren gainjartze batean kalkuluak egin ditzaketenak, eta horrek esan nahi du aldi berean […]
Ur zikinen araztegiek asko hobetu dute mundu osoko uraren kalitatea, ingurumen-arautegien prozeduren arabera asko murriztu baita ur-ekosistemetara iristen diren kutsatzaileen kantitatea. Nolanahi ere, zoritxarrez, araztegietatik isurtzen diren efluenteek, tratatuta egon arren, kutsatzailez, nutrientez eta patogenoz osatutako koktel konplexua izaten jarraitzen […]