Juanma Gallego Globalizazioari esker epidemiak inoiz baino azkarrago hedatu daitezke, baina aireportuetatik igarotzen diren bidaiariek eskuak ondo garbitzen badituzte, gaitz infekziosoen zabalkuntza asko murriztu zitekeela proposatu dute ikertzaileek. Komun publiko batetik atera berritan bazaude eta, doktoretza tesia egiteko adinean egon […]
Josu Lopez-Gazpio Diabetesa biztanleriaren zati garrantzitsu batek jasaten duen gaixotasun kronikoa da, baina, kasu askotan gaixotasun ezezaguna da edo, hobeto esanda, ez da ondo ulertzen zer den eta zergatik agertzen den diabetesa. Diabetesa ulertzeko bidean, lehenik glukosaren metabolismoan intsulinak duen […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Lurrean bizitza hedatu zen moduari buruzko ikuspegia aldatzen hasi zen 1977an, itsaspeko batek biziz beteriko iturri hidrotermal (fumarola) bat topatu zuenean Ozeano Barearen hondoan. Orduz geroztik, aurkikuntzak bata bestearen atzetik etorri ziren, bai fumarola gehiago eta […]
Juanma Gallego Ikertzaileek uste dute proteina asko duten dietek plaken pilatzea eragiten dutela arterietan, immunitate-sistemaren mesedean aritzen diren zelula makrofagoak akabatzen dituztelako, eta horien zerraldoak plaketan biltzen direlako, arazoa areagotuz. Bada Twitter erabiltzaile bat ospetsua egin dena azken urteetan: @justsaysinmice […]
Richard Wrangham primatologoa da egilea eta haren arabera, Homo erectus espeziea orain bi milioi urte sortu zen Afrikako sabanan, hain justu, sua kontrolatu eta hura ezaugarri fisiologiko eta portaera ezaugarri zenbaiten gainean erabiltzeak izan zituen efektuengatik. Agerpen ordenaren arabera, H […]
Bi mundu horiek, filosofikoa eta zientifikoa, beregan nola gurutzatzen diren galdetuta, tarte txiki bat hartu du pentsatzeko, erantzun aurretik: “Filosofian, gauzen naturaren gainean hausnartzen da, eta kontzeptuak aztertzen ditugu. Eta ikusten dugu kontzeptuen inguruan sortzen diren arazo batzuk praktikan eragiten […]
Juanma Gallego Afrikan ehortzitako lau lagunen arrastoen analisi genetikoan oinarrituta, gaur egungo gizakien eboluzioan gutxienez lau leinu nagusi egon zirela proposatu du zientzialari talde batek. Toki zehatz batean baino, gure espeziaren jatorria Afrikako zenbait lekutan dagoela babestu dute ikertzaileek. Bide […]
Josu Lopez-Gazpio Osakidetzako datuen arabera, Euskadin 200.000 lagunek daukate 2 motako diabetesa –biztanleriaren %11 inguruk-. Datuek azaleratzen duten bezala, diabetesa gaixotasun kroniko arrunta da eta arriskutsua, kasu askotan diabetesa diagnostikatu gabe egoten delako. Hain zuzen ere, aipatutako kopuruaren heren bat […]
Esperimentua egiteko bezero arretako sailak aukeratu ziren, banku, antzoki, museo, posta bulego, hotel, polizia etxe, epaitegi eta bestelako egoitza publikoetakoak. Ikertzaileen laguntzaile bat horien arduradunarengana joaten zen eta diru zorro garden bat ematen zion –kreditu txartelak, bestelako agiriak eta, zenbaitetan […]
Uxue Razkin Txikitan, Dorothea Batek begiz jota zituen landare eta animaliak. Irudi haiek haren memorian tinko gelditzen ziren, ondoren, papereratzeko; harentzat, aldez aurretik jakinarazitako sekretuak gorpuztea bezalakoa zen hori. Ziur, Carmarthen (Gales) jaiotzeak –herrialdeko herririk zaharrena eta nornahik postal batean […]