Atalaren araberako artxiboa: Zientzia begi-bistan

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Ingurumen-kalterik sortzen ez duten material eta produktuak ekoiztea da gaur egungo erronka nagusienetarikoa. Joxerra Aizpuruak Argia aldizkarian kontatzen digu Norvegiako ikerketa laborategi handienak, SINTEFek, ildo hori jorratuz ordu gutxian uretan disolbatzen diren txipak garatzen ari dela. Txip hauek itsasoko azterketak egiten dituzten droneetako osagaiak lirateke. Eta, helburua da, droneak […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Duela 155 urte, 1859ko azaroaren 24an Charles Darwinek “Espezieen jatorriaz” liburua argitaratu zuen eta Koldo Garcia biologoak gogorarazi digu Edonola blogean. Koldok kontatzen digu liburu horrek iraultza bat hasi zuela, hautsak harrotu zituela eta gizarteko alor askotan eragina izan zuela: Mundua irauli zuen liburua. Izan ere, Darwinen eboluzioaren teoria […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Desagertzeko zorian dauden espezieen zerrenda gorria osatzen du UICNk, Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak. 2004an 15.000 espeziek osatzen zuten zerrenda eta 2014an 22.400k baino gehiagok. Desagertzearen arrazoiak asko dira. Besteak beste, arrantza edota habitataren suntsipena. Berrian azaltzen digute erakunde honen arduradunek adierazi dutela espezie anitzentzat berandu dela jada, 1964. urtean […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Philae da bere izena, bai. Ezaguna egiten zaizuela? Normala, asteko protagonista nagusia izan baita. ESAk (Europako Espazio Agentzia) 2004an bidali zuen espaziora Rosetta zunda. Ibilbide korapilatsua egin ondoren 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara ailegatu eta barnean daraman Philae modulua askatu du asteon kometaren gainean kokatu dadin. Rosettaren azken misioa izango dena, 2015era […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
1919. urtean Bilbok 80.000 biztanle zituen eta horietatik 6.000k tuberkulosia zuten. Gaitza oso zabaldua zegoen Bizkaiko Ezkerraldean ere. Sasoi hartan gaixotasunari aurre egiteko eguzkiaren argia eta itsasoak duen iodoa oinarrizkoak ziren medikuen ustez. Hori dela eta, Bizkaiko herri eguzkitsuenean zabaldu zuten ospitalea gaixoak tratatzeko: Gorlizen. Berrian kontatzen digu Lander […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Asteari hasiera eman genion ikasketa gainbegiratua zer zen ezagutuz. Gorka Azkune informatikariak eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak hainbatetan azaldu digu makinek ikasteko gai direla eta, Amazon bezalako dendek badakitela zer iradoki euren atarira hurbiltzen garenean. Magia badirudi ere, guzti honek azalpena du, makinari adibideak ematen zaizkio adibide horietatik eredu bat […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Egun ikertzaileek, guretzako ere ezagunak diren, tresna teknologikoak dituzte lanerako erreminta bezala. Besteak beste, ordenagailuak. Konputazioak eredu handiak simulatzen laguntzen du, egoerak irudikatzen eta baita ere, datu kopuru erraldoien analisiak burutzen. Baina ordenagailu bat erabiltzeak ez du esan nahi makian dena eginda ematen dizunik. Koldo Garcia biologo konputazionala da, […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
San Diegoko Scripps Ozeanografia Erakundeak sateliteek bildutako datuek erabiliz itsas hondoko maparen edizio berri bat argitaratu du. Aurrekoak 20 urte zituen jada eta orain kaleratu berri duten bertsio honetan ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendien eta itzalitako sumendien datuak bildu dituzte. Alaitz Ochoa de Eribek kontatzen digu Elhuyar aldizkarian: […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Astea Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel sarien iragarpenarekin hasi dugu eta Berriak zein Elhuyar aldizkariak honen berri eman digute.
Garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik Medikuntzako Nobel sariarekin saritu dituzte John O’Keef neurofisiologoa eta, May-Britt Moser eta Edvard Moser neuropsikologak. Berrian kontatzen digute: Orientatzen laguntzen […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap eta 1000 Genomes bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza askoren artean, genomaren eskualdeak belaunaldiz-belaunaldi populazio batean nola transmititzen diren ikasteko eta ulertzeko: Geneak eskua emanda doazenean.
Itziar Garate […]