Zientzialari 19 – Leire Urkidi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Leire Urkidi UPV/EHUko ikertzaileak ekologia eta ekonomia uztartzen ditu bere lanean. Alegia, ekonomiaren ustiapenak ingurumenean duen eragina aztertzen du, eta gehiago zehazteko, ‘zor ekologikoa’ deritzona aztertzen du, hau da […]
Zientzialari 18 – Lourdes Herrasti from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Lourdes Herrasti ikertzailea da Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologia sailean eta osteoarkeologian espezializatua dago. Sarritan entzuten da komunikabideetan indusketa batetik ateratako hezurrak aztertuta pertsona hari buruzko hainbat datu lortzen dituztela […]
Zientzialari 17 – Amaia Zurutuza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Amaia Zurutuza Graphenea enpresako zuzendari zientifikoarekin izan gara eta […]
Zientzialari 16 – Unai Ugalde from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Izaki bizidun ezberdinek elkarren artean komunikatzeko duten gaitasunaz hitz egiten denean, gutxitan aipatzen da landareak, mikroorganismoak eta baita zelulak ere hainbat tresnaz baliatzen direla elkarrekin eta haien inguruarekin komunikatzeko […]
Zientzialari 15 – Miren Basaras from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Zer da birus bat? Nola sartzen dira gure organismora eta zein da gure osasunean duten eragina? Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslea da UPV/EHUn eta galdera hauei erantzun digu. Giza papiloma […]
Idoia Garcia de Gurtubay Materia kondentsatuaren fisikako irakaslea da UPV/EHUn eta DIPCko ikertzailea. Fisika konputazionalaren sekretuez hitz egin digu: bere ikerketa esparrua zertan datzan, materialen propietateak nola alda daitezkeen… ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]
Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea zelakoa den jakiteko aditu batekin izan gara. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikertzaile nagusia ere. Bertan eredu matematikoak […]
Miren Cajaravillek kutsatzaileek itsasoko animalietan daukaten eragina ikertzen du. Biologia Zelularreko katedraduna da UPV/EHUn, eta baita ‘Biologia zelularra ingurumen toxikologikoan’ taldeko zuzendaria ere. Berarekin izan gara Plentziako Itsas Estazioan kutsadurari buruzko hainbat zalantza argitzeko, adibidez zelakoa den gure kostaldeko egoera […]
2014 Kristalografiaren Nazioarteko urtea da. Diziplina honek garrantzia handia duen arren, ez da oso ezaguna gure inguruan. Berari buruz gehiago jakiteko Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslearengana jo dugu. Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? […]
Txema Pitarke CIC nanoGUNEko Zuzendari Nagusia eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da UPV/EHUn. Nanozientziei buruz galdetu diogu, alegia, nanopartikulen tamainaz, nanoeskalaren bereizgarritasunotaz eta azkeneko urteotako aurkikuntzez. Grafenoaren propietate miresgarriez hitz egin digu baita ere. Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal […]