Ilargiak proiektatutako itzalak oso gutxi ebakitzen duenez Lurraren gainazala, eguzki-eklipse oso bat ibilbide estu batetik baino ezin daiteke ikusi. Gehienez ere, eklipse oso batek zazpi minutuko iraupena izaten du. Edmond Halley astronomoak grabitazio-fisika newtondarra erabili zuen Ilargiaren mugimendu orbitala kalkulatzeko […]
César Tomé López Germen (hazi) hitza, jatorri latindarrekoa, XIX. mendean erabili zen aurrenekoz mikrobio patogenoez aritzeko. Gaixotasunen jatorria “hazi” batekin lotzea antzinate klasikoan bila badaiteke ere, De contagione liburua aipatu ohi da erreferentzia garaikide gisa, Girolamo Fracastoro-k 1546an argitaratua. Mikroskopiaren […]
César Tomé López XX. mendeko 80ko hamarkadan zehar, oinarrizko partikulak aztertzen ziharduten fisikariak ados ziren materiaren osaeraren inguruan. Batetik, hiru leptoi pare (oso partikula arinak, are masarik gabeak ia) eta beren antipartikulak proposatzen zituzten; adibide klasikoa elektroia eta dagokion neutrino […]
César Tomé López Antigorputzak immunoglobulina izeneko proteinak dira, odolean eta linfa-sisteman daudenak; beren funtzioa, immunitate-sistemaren parte diren aldetik, antigenoekin elkar eragitea da, antigenoak identifikatuz eta neutralizatuz. Antigenoa esaten zaio banakoarena ez den substantzia, proteina edo polisakarido orori; birusek, bakterioek, parasitoek […]
César Tomé López Landareek elikagai-iturritzat baliatzen dituzten prozesu metabolikoez jardutean, esan ohi da Eguzki-energia (argia) karbohidrato itxuran finkatzen dela. Erreakzio multzo horri fotosintesi esaten zaio; izen hori 1893an erabili zen lehenengoz, prozesuaren urrats nagusiak identifikatu zirenean. Prozesua nola gertatzen den […]
Natura konplexua da. Natura ulertzen saiatzen diren zientzialariek, sarri asko, sinplifikatu eta biribildu egin behar izaten dute, fenomenoen arteko erregulartasunak aurkitu eta natura bera matematikoki deskribatu ahal izateko. XX. mendearen bukaeran, alor berri bat agertu zen fisikaren barruan, konplexutasun hori […]
César Tomé López Historian zehar, ia edozein zibilizazio kontuan hartuta ere, gizakiak, bere esperientziatik abiatuta, beti sinetsi du zenbakiek, nola edo hala, unibertsoaren esentzia osatzen dutela. Zeruan edota urtaroen segidan ikus zitezkeen ereduek eskaini zioten lehen aukera naturak gordetzen dituen […]
César Tomé López Walter Cannon fisiologoak erabili zuen homeostasi terminoa 1926an, gorputzaren barruko egoera geldikorrak mantentzen dituzten erreakzio fisiologiko koordinatuak izendatzeko. Hitz berri eta zehatz bat beharrezkoa zela uste zuen, bi hauek bereizteko: batetik, organismo bizien sistemen konplexutasuna, organo ezberdinen […]
César Tomé López Litekeena da funtsezko ideia zientifiko gutxik izatea termodinamikaren bigarren legeak baino formulazio gehiago. Ludwig Boltzmann-ena ez da gehiegi erabili, baina esaldi bakarrean gordetzen du muina; Josiah Willard Gibbs-en hitzak parafraseatuz, esan zuen: “Entropia ez-konpentsatuki txikitzeko ezinezkotasuna inprobabilitate […]
César Tomé López XIX. mendearen zati handienean zehar, gorputzean sartzen diren elikagaiak eta ateratzen diren deskonposizioaren produktuak konektatzen dituzten tarteko erreakzio kimikoak definitzeko ahaleginak egin ziren; alta, inplikatutako substantzien ezaugarri kimikoen ezagutzan oinarritutako usteak baino ez ziren. Stoffwechsel -aren ikerketa […]