Fisika Syukuro Manabek, Klaus Hasselmannek eta Giorgio Parisik jasoko dute Fisikako Nobel saria, beraien ikerketetan sistema fisiko konplexuen inguruan eginiko ekarpenengatik. Syukuro Manabe ikertzaile japoniarrak atmosferan karbono dioxidoa areagotzeak lurrazalean tenperatura igotzea zekarrela erakutsi zuen 1950eko hamarkadan. Hamar urte beranduago […]
Munduaren digitalizazioak badirudi bueltarik ez duela gaur egun. Munduko txoko ia-ia guztietan dago Interneteko konexioa, eta ez dagoen lekuetan laster posible izango da, adibidez, Starlink proiektuarekin. Telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak eta wearableak direlakoak, hau da, aldean daramatzagun gauzak –besteak beste […]
Triasiko Berantiarrean, duela 230 miloi urte inguru, Iberiar penintsulako iparraldea itsasoak estalia zegoen. Garai hartan, gatz ugariko buztinen sedimentazioa gertatu zen. Lurrazalak aldaketa sakonak izan zituen, eta buztin geruzak beste material batzuekin estali ziren. Hala ere, geruza gaziek, dentsitate txikiagokoak […]
Emakumea zientzian Kari Alberdik, sare sozialetan Kari Kimikari moduan aurkezten denak, dibulgazio-lana egiten du Twitterren eta Instagramen eta bere esperientziaren inguruan hitz egin du aste honetan Zientzia Kaieran. Bere esanetan, komunikazioa falta da zientzian dabiltzanen eta ez dabiltzanen artean eta […]
Kari Alberdi Etxabek Kari Kimikari izena du sareetan, beraz, ez da zaila asmatzen kimika ikasi duela. Dioenez, beti izan du zientziekiko interesa: “Ikusten nuen zientziak galdera asko egiten dituela munduan dauden auzien inguruan, eta niri jakin-mina pizten zidan”. Gainera, batxilergoko […]
Ozeanoen, atmosferaren, lurrazalaren, kriosferaren, biosferaren eta klimaren jokaera gaur egun ez da oraindik formalki bizitzen ari garen eta duela 11.000 urtetik baino gehiagotik ezaugarritu duen garai geologikoko (Holozenoa) bera. Gizakiak Lurra aldatu du. Gure planetaren garapen geologikoa hainbeste alda dezakegula […]
Arkeologia Aste honetan Zientzia Kaieran, harri-industriak historiaurreko gizakiari buruz ematen dituen jakintzen inguruan egin zaio elkarrizketa Joseba Rios Bizkaiko Arkeologia Museoko ikertzaileari. Harri-industria edo industria litikoa lehenengo gizakiek erabiltzen zituzten harri tresneriari egiten dio erreferentzia. Egun, harri tresna hauek garrantzizkoak […]
Etorkizun distopiko batean, gizateria, jakin gabe, preso dago errealitate simulatu batean, Matrix batean. Errealitate hori makina adimendunek sortu dute, gizakia ohartu gabe egon dadin, haien gorputzak energia iturri modura erabiltzen duten bitartean. Horixe zen Matrix filmaren oinarria, 1999an wachowskitarrek sortu […]
Emakumea zientzian Aste honetan Zientzia Kaieran, genero-arrakalaren inguruko artikulu bat izan dugu, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko orekaren inguruan. Yana Gallen eta Melanie Wasserman ekonomialari laboralen ikerketa baten arabera, emakumezko ikasleek askoz ere bat-bateko informazio gehiago jasotzen dute lanaren eta […]
Emakumeek bi aldiz probabilitate gehiago dute, eskatu gabe ere, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteari buruzko aholkuak jasotzeko. Hala gertatzen da unibertsitate ikasleek profesionalen bidez informazioa informalki bilatzen dutenean. Lan munduarekin harremanetan jartzeko modu bat da, eta enplegu aukerak ezagutzen […]