Zientziaren ikuspuntua soilik hartuta, XIX. mendearen bukaerarako nazioarteko izaera zuen hartua Lurraren magnetismoari buruzko ikerketak, hedatzen hasiak ziren arloko estatuz gaindiko erakundeak eta, gainera, magnetismo-ikerketak baizik argitaratzen ez zituen aldizkaria zen sortua, 1896an: Terrestrial Magnetism. Mendearen lehen hamarkadetan nabarmen handitu […]
César Tomé López XIX. mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadek iraultza ekarri zioten magnetismoaren ezagutza-arloari, eta ideia berriak agertu ziren Lurraren magnetismoaren azterketan. Hala, Hans Christian Ørsted-ek 1820an aurkitu zuen korronte elektrikoek efektu magnetikoak dauzkatela, Thomas Seebeck-ek 1822an deskribatu zuen […]
Geomagnetismoari buruzko lehen pisuzko lana De magnete liburua izan zen, William Gilbert-ek argitaratua 1600ean. Data hartarako, nabigatzaileek bazekiten orratzek batzuetan ez zutela zehatz-mehatz seinalatzen iparraldera, baizik eta angelu bateko desbideraketa zeukatela; gerora, angelu hark deklinazio magnetiko izena hartu zuen. Era […]
Alexander von Humboldt da sintesi horren ordezkaririk ezagunena. XVIII. mendearen hondarreko filosofia natural eta esperimentalaren testuinguruan ikasi bazuen ere, oso harreman estuak izan zituen mugimendu erromantiko alemaniarraren partaide nagusiekin. Lurralde batean beha zitezkeen elementu natural guztietatik abiatu zen, eta osotasun […]
César Tomé López Denis Diderot eta Jean D’Alembert ezagunen Encyclopèdie lanak, XVIII. mendearen erdialdean argitaratuak (1751-1772), klimaren hiru definizio ematen zituen. Lehenik, klima Lurraren inguruko latitude tarte bat zen, eta zabalera halakoa zuen non bere muga polarraren zirkuluan zehar egunik […]
XIX. mendearen hasieran, geologia arloko ikerlan gehienak Europako ipar-mendebaldekoak ziren. Kokapen horretan buztin eta errekarri geruza lodi bat dago harri-ohea estaltzen, bai eta berez dagozkien estratuetatik kanpo baina ikusmenetik urrundu gabe dauden harritzarrak (bloke erratikoak), arrakala paraleloak dauzkaten harriak eta […]
César Tomé López Erradioaktibitatearen hasierako urratsetan (hau da, 1900. urtera aldera) lan egiten zuten zientzialariak konturatu ziren erradiazio-iturrietatik gertu zeuden substantzia gardenek argi urdin ahul bat jariatzen zutela, batez ere likidoek. Fenomeno bitxi hura misterio hutsa zen, baina ez erradioaktibitatea […]
César Tomé López Argiaren aberrazioa aurkitzearekin batera, behin-betiko argudioa lortu zen teoria geozentrikoa baztertzeko eta, beraz, Galileoren ideiak aldarrikatzeko. Ikerketak aurrera egin ahala, lehen aldiz mugatu zen zehatz-mehatz argiaren abiadura, konstantea zela ezarri zen, eta posizio-astronomiaren zehaztasuna hobetu. Izar baten […]
César Tomé López Energiaren kontserbazioa Bohr-en eredu atomikoaren (1913) oinarrizko elementu bat izan zen. Hala ere, bere proposameneko atomo kuantizatuek gero eta arazo gehiago planteatzen zizkioten, eta, ondorioz, 1924an konponbide bat bilatu zuen: energiaren kontserbazioa mugatzea atomoak eremu elektromagnetikoarekin zituen […]
Horrela, 1824an, Nicolas-Léonard-Sadi Carnot ingeniari militarrak kontserbazioaren printzipioa aplikatu zion kalorikoari, ustez lurrun-makinak martxan jartzearen arduradun zena. Kaloriko hura galdaratik irteten zen kanpora, galdarako tenperatura altuagoa zelako, eta hortik ateratzen zen makinaren lana; hain justu, ura goitik behera erortzeak errota […]