Giza antzutasuna osasun- eta gizarte-arazo garrantzitsua da. Munduko biztanleriaren % 17,5ari eragiten dio gutxi gorabehera, eta faktore maskulinoekin lotuta daude kasu guztien ia erdiak. Gaur egun, seminograma bat eginez aztertzen da gizonezkoen ugalkortasuna; zenbait parametro orokor neurtzen dira mikroskopio bidez: […]
Hantura gaixotasun kronikoen aurreko erantzun fisiologikoa da eta prozesu horretan parte hartzen duten molekulak goiz detektatzeak gaixotasun horien diagnostiko goiztiarra egitea ahalbideko luke. Honetarako gehien erabili den metodoa odol-analisia da. Hala ere, listu-laginak biltzeko teknika erraza, arina, segurua, ez-inbaditzailea eta […]
Lanolina animalia-jatorria duen argizaria da, zenbait ugaztunen sebo-guruinek ekoizten dutena. Sebo-guruinak erdiko dermisean kokatzen dira eta lipidoz beterik dauden zelulek osatzen dituzte. Guruin horiek ile-folikuluetara jariatzen dute seboa. Seboaren funtzio nagusia azala eta ilea lubrikatzea da, babes-funtzioa betez. Ardien kasuan […]
AEAk gaixotasun desberdinak biltzen ditu, eta guztiek partekatzen dute mugikortasunaz arduratzen diren neuronetan kalte progresiboa izatea . AEAren ezaugarri bereizgarrienetako bat da neurona motorren heriotza eta endekapena. Kalteak erraboileko eta bizkar-muineko neurona motorrei (beheko neurona motorrei) zein garun-kortexeko eremu motor […]
Parkinson gaixotasuna nahasmendu neurodegeneratibo motore ohikoena da. Mundu mailan, 60 urtetik gorako biztanleriaren %1-2ri eragiten dio, eta 80 urtetik gorako biztanleen %4ri. Prebalentziak gora egiten du adinarekin, eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz, datozen hamarkadetan nabarmen gorago egingo duela aurreikusten da. Parkinson […]
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa (GGK) da arazo funtzional zein estrukturalen ondorioz giltzurrunek bere zeregina betetzeko duten gaitasunaren galera. GGKaren ondorioz, haurrek zailtasun-metabolikoak, zailtasun-kardiobaskularrak eta garapen-zailtasunak pairatzen dituzte, eta hori dela eta, populazio-talde horietan morbilitate eta heriotza-tasak handiak dira. Ildo horretan, esku-hartze […]
Jada iktusa izan duten edo izateko arrisku handia duten pazienteak aztertuta, iktusa izateko probabilitate handiagoa adierazten duen gene-taldea identifikatu dute ikertzaileek. Arterietan pilatzen joaten diren kolesterol-plakak ezegonkorragoak, hauskorragoak, izatea eragiten dute gene horiek. Plaka hausten denean, zatiak garuneko odol-hodietara iristen […]
Tn antigenoak minbizien % 90ean azaltzen dira eta metastasiarekin lotuta daude. Minbizi-zelulak identifikatzeko etorkizun handiko biomarkatzaileak dira eta minbiziaren aurkako terapientzako itu erakargarriak bilakatu dira. Antigorputzen sorrera eragiten duten molekulak dira antigenoak, sistema-immuneak mehatxu gisa antzematen ditu eta erantzun immunitarioa […]
Ikerketan ondorioztatu dute DPPIV entzimaren jarduerak, zenbait patologiatan biomarkatzaile gisa jarduteaz gain, osasun eta egoera fisiko oneko parametroekin erlazio positiboa duela. Halaber, entzima jardueran aldeak daude sexuaren eta adinaren arabera. Dipeptidil peptidasa-IV edo DPPIV proteina ezaguna da patologia eta egoera […]
“Sulfonak farmako agrokimiko eta material aurreratu askotan dauden egitura kimikoak dira”, azaldu du ikerlanaren ikertzaile nagusi eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea den Arkaitz Correak. “Zaila izaten da modu kontrolatuetan txertatzea molekula konplexuen kasuan, eta bereziki fenolekin lan egiten dugunean. Fenolak […]