Archivo de Etiquetas:: artikuluen bilduma

Uxue Razkin
Paleontologia
Madeleine aldiko lau behe-erliebe aurkitu dituzte Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria): bi bisonte, zaldi bat, eta beste animalia bat. Haiekin batera, beste 12 grabatu aurkitu dituzte; ohiko irudiak dira gehienak baina badira ere, esku baten inpresio bat eta bi bulba. Dena dela, Diego Garate Maidagan arkeologoak dio berezienak behe-erliebeak direla: “Bédeilhac haitzuloan (Ariège, Frantzia) badaude batzuk, baina […]

Uxue Razkin
Fisika
Unibertsoaren hedapena ulertzeko nazioarteko ikerketa bat gidatuko du UPV/EHUko Ruth Lazkoz kosmologoak. CANTATA du izena proiektuak eta berak azaltzen duen moduan, ikertu behar dute “ba ote den modurik jakiteko, eskura ditugun datu astrofisikoekin, ea Einsteinen teorietatik harago joan beharra daukagun, azaltzeko, adibidez, zergatik gertatzen den unibertsoaren hedapen azeleratua”. Izan ere, azken urteotan egindako behaketek agerian utzi […]

Uxue Razkin Biologia
Munduko animaliarik garaiena da jirafa. Arrak 900 kg-ko masa eta 5’5 metroko altuera izatera irits daitezke. Bere lepo luzearen ondorioz, odola bururaino bidaltzeko “ponpa” indartsua behar du. Bihotza oso handia dauka: 12 kg-ko masa eta 60 cm-ko luzera, eta 7’5 cm-ko lodiera dute haren hormek. Indar handia egin behar du; aortatik ateratzerakoan, beste edozein ugaztunen bikoitza […]

Uxue Razkin
Medikuntza
Juanma Gallego kazetariak entzute handiko gaia ekarri digu aste honetan: gezurretan oinarritutako terapiak, hala nola homeopatia, txertoen inguruko konspirazioak eta minbizia ‘sendatzen’ duten sendabelarrak. Testuan Josu Lopez-Gazpio UPV/EHUko kimikariak argi azaltzen du: “Ustezko sendagai horietan ez dela geratzen printzipio aktiboaren molekula bakar bat ere. Badirudi farmazietan saltzeagatik berme bat izan beharko luketela, baina ez […]

Uxue Razkin
Biologia
Elikagaietan aberatsak diren fruituek daukate alkohola, eta jateko gogoan duen eragin sustagarria oso onuragarria da zenbait belarjalerentzat, janari-iturri iraungikorra dutenentzat batez ere. Fruitu alkoholdunak dituzten landareen eta horien kontsumitzaileen artean koeboluzio-prozesu bat gertatu da. Hortaz, landareek fruituetan edo lore-nektarrean zenbat eta alkohol gehiago ipini, herbiboroek alkohola onartzeko eta metabolizatzeko hainbat eta ahalmen handiagoa garatu. Landareek polinizazioa […]

Uxue Razkin
Paleontologia
Asteko berria (eta baliteke urtekoa izatea) dakargu igandean ontzen dugun gehigarri honi hasiera emateko: 300.000 urteko Homo sapiens-en fosilak aurkitu dituzte Marokon. Gure espeziea duela 200.000 urte inguru sortu zela uste izan dute orain arte. Orain, aurreko hipotesia iraultzen duen bi ikerketa gauzatu dira. Elhuyarrek azaltzen digu: Jebel Irhoud aztarnategian (Maroko) aurkitutako fosil batzuetan oinarritzen dira […]

Uxue Razkin
Astronomia
Juno misioak zikloiak eta magnetismo masiboa aurkitu ditu Jupiterren. 2011n abiatu zen misio espaziala eta iazko abuztuan barneratu zen lehendabiziko aldiz Jupiterren atmosferan. Jupiterreko poloak egitura obal distiratsuez beteta ageri dira; horiek zikloiak direla ikusi dute, eta 1.400 km-ko diametroa izan dezakete. Jupiterren atmosfera sakonaren egitura termikoa aztertu du. Ikertzaileek diote amoniakoan aberatsak diren guneak […]

Uxue Razkin
Emakumeak zientzian
Iaz lortu zuen Frances Hamilton Arnold ingeniari biokimiko estatubatuarrak Millennium Technology Saria, hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. Teknologia alorreko “Nobel” gisa ezagutzen da komunitate zientifikoan eta jendearen bizitza hobetzen duten proiektuak saritzea du xede. Arnoldek “bideratutako eboluzioa” metodoa garatzeagatik erdietsi zuen hura. Laborategian entzima berriak diseinatzea eta hobeak sortzean datza bere lana, […]

Uxue Razkin
Geologia
Arturo Apraiz, Arantxa Aranburu eta Arantxa Bodego EHU Euskal Herriko Unibertsitateko geologoak Aiako Harrian izan ziren –Geolodia ekinbidea izan da Iberiar Penintsulako hainbat tokitan– eta bisita gidatuetako bat zuzendu zuten: Aiako harria, inguruak eta Pangeako superkontinetearen apurketa. Granitoa da han nagusi, “arroka plutonikoak dira”, Lurraren hastapenetan sortutakoak Pangea superkontinentean, magmatik. Higadurak, biluzi egin zituen ondoren. […]

Uxue Razkin
Emakumeak zientzian
Lorea Argarate izan da Emakumeak zientzian atalaren protagonista aste honetan. Unibertsitate-mailako ikasketak aukeratzeko garaian, Fisika izan zen bere hautua, musikaren alderdi fisikoa ezagutu nahi baitzuen. Baina laugarren urtean utzi egin zuen karrera. Argaratek azaltzen du: “Ez nuen topatzen bilatzen nuena, eta motibazioa galtzen joan nintzen. Nik gauzak egiteko ikasi nahi nuen Fisika, ez Fisikaz hitz egiteko, […]