Archivo de Etiquetas:: astronomia

Itziar Aretxaga
Imajinatu pertsona baten bizitzaren nondik norakoak antzeman beharko zenituzkeela argazki-bilduma baten bitartez, une nagusiak eta motibazioak besteak beste. Era guztietako argazkiak egon litezke bilduma horretan, hala nola jaioberritan ateratakoak, lehenengo eskola egunekoak, lagunen arteko jolasetakoak, ezkontzakoak, seme-alaben eta biloben urtebetetzeetakoak… Demagun pertsona horrek gaur egun 100 urte dituela. Benetan zaila izango litzateke den-dena asmatzea argazki-sorta baten bidez…
Horrelakoxea […]

Maialen Martija Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen gerrikotik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik begi hutsez ikus daitekeen arren, misterio handiak gordetzen ditu planeta honek. Misterio hauetako batzuk #KZJaian sareratu dira, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, […]

Kanadan 2000. urtean erori zen meteorito baten aztarnak aztertu ditu Tokioko Unibertsitateko ikerketa-talde batek. Duela milioika urte espazioan egon zitezkeen ur-aztarnak ikertu nahi izan dituzte azterketa horren bitartez.
Aste honetan bertan argitaratu dira ikerketa horren emaitzak Nature Communications aldizkarian. Teoria baten arabera, espaziotik heldu zen ura gure planetara, eta teoria horretan oinarrituta aritu dira ikertzaileak. Ondoren txertatu dugun filme laburrean […]