Beste animalia batzuk kutsatzen dituzten birus eta bakterio gehienak ez dira gizakientzat mehatxu. Baina gutxi batzuk, bai. Oso gutxi dira, baina arriskutsuak; izan ere, zoonosi izenez ezagutzen ditugun gaixotasunak kutsatu eta eragin ditzakete, eta horietako batzuk larriak izan daitezke. Zoonosiak […]
Planktona uretan esekita bizi diren tamaina-txiki eta mugitzeko ahalmen gutxiko organismoek osatzen dute. Ur-ekosistemetako osagai egituratzaile eta funtzional oinarrizkoa da planktona, bere aniztasun funtzionala dela medio. Izan ere, fitoplanktona, izaki zelulabakar fotosintetikoez osatua, argi-energiaz eta mantenugai inorganikoz baliatzen da biomasa […]
Uxue Razkin Osasuna Koronabirusaren aurka PCR testez gain, badira beste test mota batzuk indarra hartzen ari direnak, hala nola antigenoen testak. Horiek hobetu egin dituzte eta abantaila handiak dituztela azaldu dute adituek: merkeagoak, azkarragoak, eta egiten errazagoak dira. Berriako artikulu […]
Juanma Gallego San Frantziskon egindako grabazioek 2020ko udaberriko berrogeialdian zehar kurloiek haien kantua aldatu zutelako hipotesia berretsi dute. Inguruan zarata gutxiago izanda, txoriek frekuentzia eta bolumen txikiagoan txiokatu zuten. COVID-19aren izurritearen ondorioz 2020ko udaberrian herrialde askotan izandako konfinamenduak zeresan ugari […]
Bilbo Handia eskualdeak historikoki harreman estua izan du Nerbioi-Ibaizabal ibaiarekin. XIX. mendeaz geroztik, bere ibilguak, etxeetako, siderometalurgiako, meatzeetako eta industriako hondakin-uren bolumen handiak jaso ditu, itsas inguruneak karga kutsatzaile hori guztia beregana zezakeelakoan. Hala ere, Bilboko Abraren ingurumen-baldintza naturalak, erabat […]
Josu Lopez-Gazpio Ia mende bat igaro da Alexander Flemingek bere laborategian, kasualitatez, penizilina aurkitu zuenetik. Aurkikuntza hori eta antibiotikoen arloan geroago iritsi ziren beste batzuk iraultza izugarria izan ziren medikuntzaren munduan. Antibiotikoen erabilerari esker hainbat gaixotasun hilgarri sendatu daitezke eta […]
Beste primate batzuekin eta, zehazkiago, Hominidae familiako beste espezie batzuekin –orangutan, gorila, txinpantze eta bonoboak–, hau da, gure hurbileneko ahaideekin, alderatzen badugu sexua praktikatzeko modua, haiengatik bereizten gaituen edo, hobeto esanda, giza emeak eta espezie horietako emeak bereizten dituen ezaugarrietako […]
Uxue Razkin COVID-19 Margarita Del Val, Espainiako CSIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko birologo eta immunologoari elkarrizketa interesgarria egin dio Berriak honetan. Besteak beste, SARS-CoV-2 koronabirusari buruz gaur gaurkoz dakigunaz, udazkeneko arriskuez eta testez mintzatu da. Ez galdu! Bigarren olatu honetan […]
Juanma Gallego Arrain baten itxura duen robot bat erabilita, sardan ibili ohi diren arrain batzuen portaera aztertu dute, eta ondorioztatu dute arinago doazen banakoek taldearen lidergoa eskuratzen dutela. Eguneroko kezketan murgilduta, landa eremu batean autoa gidatzen edo paseoan doan gizakumeari […]
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbo Metropolitarreko Saneamenduko Plan Integrala jarri zuen martxan 1979an, Euskadin inoiz egindako ingurumen proiektu garrantzitsuena, eta 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarri duena. Europar Batasunak hondakin uren tratamenduaren arloan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, planak gure ibaien […]