Mendeetan zehar, zientzialariek uste izan dute argia ezin zela enfokatu bere uhin luzera (metroaren milioirenaren ordenakoa) baino neurri txikiagoetan. Baina, Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPCko) zenbait ikertzailek, Cambridgeko Unibertsitatearekin elkarlanean, munduko lenterik txikiena eraiki […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Amaia Hernández Puerta Kanadatik itzuli berritan eta lan bila dabilela ezagutu dugu. Errehabilitazio medikurako sistema protesikoen eta ortesikoen garapenean lan egitea gustatuko litzaioke, hori baitu gogokoen eta horretarako prestatu baita azken urteotan, baina, esparru nahiko […]
Irene Sierra, Ainara Ateka eta Javier Ereña Dimetil eterra (DME) deritzon konposatuarekiko interesa gero eta handiagoa da. Izan ere, aplikazio anitzeko erregaia da, eta petrolioaren ordezko energia-iturrietatik (gas naturala, ikatza eta biomasa) ekoitzi daiteke. DME diesel motorretan erabiltzeko ordezko erregai […]
XIX. eta XX. mendeetan ehunka trenbide kilometro eraiki ziren Euskal Herrian eta horiek inguruko herrien garapenean eragin zuzena izan zuten. Trenak lurraldea antolatu eta hierarkizatu zuen, trena pasatzen zen herriak modernitatearen parte eginez eta gainontzekoak kanpoan utziz. XX. mende bukaeran […]
Gaur egun asko erabiltzen den baliabidea da zura. Iraunkortasun baxua du, ordea, eta horrenbestez, ezinbestekoa da hori ongi babestu eta tratatzea balio-bizitza luzatzeko. Bereziki kanpoaldean dauden zurei tratamendu bat eman behar zaie denboraren poderioz, urak edota onddoen zein zenbait intsekturen […]
Amaia Portugal Lurraren batez besteko tenperatura ez dadila bi gradu baino gehiago igo: horixe izan da ituna sinatu duten agintariek hartu duten gutxieneko konpromisoa. Frantziako bi ikertzailek egin duten lanaren arabera, baina, bi gradutan ez, 1’5 gradutan dago benetako lerro […]
Zailago egiten da pentsatzea horrelako hitzak haurrek nola ikasten dituzten, inork ez baitizkie banaka edo zerrendan errepikatuta irakasten. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batzuk ere parte hartu duten nazioarteko ikerketa batek erakutsi du zenbatekotasuna adierazten duten kuantifikatzaile batzuk hurrenkera berean bereganatzen […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Edurne Mugarza Strobli gaztetatik gustatu zaio zientzia, batik bat zientzia molekularra eta zelularra. Dioenez, medikuntza ere oso interesgarria iruditzen zitzaion, “baina ez nuen nire burua sendagile-lanetan ikusten”. Hala, biokimika ikasi zuen. Garai hartan ohartu zen […]
Amaia Portugal Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Hala ondorioztatu dute, Londresko […]
Amets Sáenz Gaixotasun askok jatorri genetikoa izanik, DNA edo RNA mailan gertatzen diren akatsen edo mutazioen ondorioz, bizidunek ez dute fisiologikoki beharrezko den proteina sortzen edo sortzen duten proteina ez da funtzionala izaten. Terapia genikoek gaixotasuna eragiten duen arazoa errotik […]