ingeniaritza
Etiketen artxiboa 201 artikulu
Naiara Barrado eta Itziar Garate Batzuek uste dute Lurra galdutzat eman eta beste planeta batera alde egin beharko genukeela. Baina badaude urrutiago joan beharko genukeela uste dutenak ere. Izarretara, hain zuzen. Baina posible al da gizakia Eguzki-Sistematik atera eta beste […]
Ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinentzat prest ez
2019an nahitaezko izango diren ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak (nZEB) ezartzeko eta, bereziki, eraikinak modernizatzeko prest ez daudela Europa hegoaldeko herrialde gehienak ondorioztatu du eraikingintzaren egoera aztertu duen ENEDI ikerketa-taldeak. Ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak (nZEB, Nearly Zero […]
Asteon zientzia begi-bistan #181
Uxune Martinez Klima-aldaketa Lurra da, bere bizi guztiarekin, gure aterpe bakarra. Ez dugu besterik. 1992. urtean zientzialariek ohartarazi ziguten Lurraren egoera ez zela ona eta gizakion eragina zela nagusi horretan. 25 urte beranduago planetaren egoerak txarrera jo du aztertutako adierazle […]
Ate-joka ari diren roboten landa gida
Juanma Gallego Osagarri organikoak dituzten robotak sailkatzeko proposamena egin du zientzialari talde batek. Robot hauen hedapena hain handia izan da, ezen beharrezkoa baita beren taxonomia finkatzea. Kolaborazioan oinarritutako edozein sisteman funtsezkoa da hizkuntza komuna erabiltzea. Bestela, arazoak suerta daitezke. Esaterako […]
Trenbideetako komunikazioa gaurkotzen
Trenbideetako trafikoa kudeatzeko indarrean dagoen sistema da ERTMS. Abiadura handiko tren-zerbitzuetako nazioarteko kudeaketa-estandarra da eta segurtasun handiz kontrolatzen du trenen abiadura eta haien arteko segurtasun distantzia. Azpisistema bat baino gehiago ditu trenetara seinaleztapen komunikazioak bidaltzeko, baina komunikatzeko darabilen teknologia zaharkitua […]
Harro egon, munduko larruazalik onena duzu eta
Déborah García Bello Larruazala sintetizatzen dugu, medikuntzan erabiltzeko eta farmakologia eta kosmetikako produktuak testatzeko. Joan den mendera arte, txertoak pazientearen beraren larruarekin lortzen ziren (autotxertoak), edo bestela emaileen larruazala erabiltzen zen (alotxertoak). Produktuak in vitro egiten ziren bakar-bakarrik, edo bestela […]
Asteon zientzia begi-bistan #176
Uxue Razkin Emakumeak zientzian Goi mailako lanpostuetan gizonezkoak dira nagusi. Adituek hori irauli behar dela iritzi diote. “Hainbat ikerketak diotenez, 6 urterekin neskek uste dute azkarrak diren pertsonak mutilak direla. Hau da, 6 urte besterik ez dituztenean, neskek desberdin ikusten […]
Ilargian alkimia egiteko errezeta
Juanma Gallego Ilargiko erregolitoak baliatuz ura eta oxigenoa lortzeko teknika garatu du ikertzaile talde batek. Etorkizunean astronautentzako bizi-euskarri hobeak lortzeko bidea eman dezake garapenak, eta baita erregaia sortzeko ere. Azken urteotan ipuinetako Errauskine izan da ilargia. Martek bereganatu du arreta […]
Alaitz Etxabide: “Ikertzaile bat aunitz mugitu behar da”
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Alaitz Etxabide Etxeberriak betitik izan du gogoko laborategi-mundua, “baina baita industria ere”, gehitu du. Horregatik aukeratu omen zuen Industria Kimikaren Ingeniaritza ikastea. Hala ere, ikasketen azken urtera arte ez zuen ikerketa-mundua ezagutu. Hain zuzen, Biomat […]
Nola irakatsi autoei zintzoak izaten
Juanma Gallego Ikerketa batek dio gizakien erabaki etiko eta moralak eredu estatistikoen arabera kodetu daitezkeela, ibilgailu autonomoak horren arabera jokatzeko gai izan daitezen. Teknologia azkar garatzen da, baina garapen horrek eragiten dituen aldaketei moldatzea prozesu motelagoa izan ohi da. Halere […]