Lignozelulosa biomasaren osagai nagusiena izateaz gain, munduko iturri organikorik merkeena, ugariena eta berriztagarriena da. Biomasa lignozelulosikoa zelulosaz, hemizelulosaz eta ligninaz osatuta dago. Biomasa honen barruan daude nekazaritza-, basogintza- edo industria-prozesuetako hondakinak. Hondar hauek kantitate handitan sortzen dira eta, normalean, aire […]
Geologia Blanca Martinez geologoak gure planetako geologiari buruzko irakurketa egitera gonbidatzen gaitu Zientzia Kaieran. Jules Vernek gruyère gazta baten modura irudikatu bazuen ere, Lurraren barnealdea egitura askoz ere konplexuagoa da, material eta ehundura ugariz josia. Hasteko, Blancak azaltzen duenez, ez […]
Genetika Manu Araolaza (Donostia, 1990) Biologian lizentziatu zen UPV/EHUn eta ondoren Biología celular y genética masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, doktoretza egiten ari da UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Epigenetikaren inguruan dabil ikertzen, genetikaren alor hau hobeto […]
Hiriko berdeguneek eragin positiboa dute osasunean. Bai, geroz eta ugariagoak dira baieztapen hau babesten dituzten ikerketak. Nahiz eta hainbat teoria duela urte askokoak izan, ingurumen epidemiologiako arloan duela 5-10 urte hasi ziren gune berde eta osasunaren arteko erlazioa aztertzen. Honen […]
Biologia Berrian irakur daitekeenez, iaz baino antxoa gutxiago aurkitu du Aztik Bizkaiko Golkoan. 2020ko uda amaieran Aztik 230.000 tona antxoa gazte zeudela ondorioztatu zuen; aurten ordea, 208.000 tona zenbatu dituzte. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako arduradunek adierazi dute antxoaren populazioan […]
Kultura eta garai askotan mito bat errepikatzen bada, hori da uholde handi bati erreferentzia egiten diona. Kultura judeokristauan, uholde unibertsalaren gaineko kontakizunak mota guztietako azalpenak bilatzera bultzatu ditu lagun asko eta asko, mito horren jatorria azaltzeko. Agian zabalduenetako bat Itsaso […]
Energia ekoizteko olatuen indarraz baliatzen diren teknologiak ez daude oso garatuak eta EOLO ikerketa-taldeak, besteak beste, hutsune hori hartu du ikerlerro. Azken urteotako lanari esker egiaztatu du 1900etik aurrera Bizkaiko Golkoko olatuen energia-fluxua handituz joan dela eta Mutrikuko olatuen plantaren […]
Teknologia Ordenagailu kuantikoak sortzeko pausu berri bat eman da. AEBtako IBM (International Business Machines Corporation) multinazionalak nanografenozko iman kuantikoen kateak eraiki ditu partikulen magnetismoa hobeto ulertzeko asmotan eta horiekin lanean dabil David Jacob EHUko Ikerbasqueko ikertzailea. Grafenoa bi dimentsiokoa da […]
Biologia Josu Lopez-Gazpiok Zientzia Kaieran azaldu duenez, Kaliforniako kondorrak partenogenesiz jaio daitezkeela berretsi dute, hau da, arrak ernaldu gabeko arrautzetatik txitak jaio daitezkeela. Hautazko partenogenesia ezaguna eta ohikoa da ornogabe askotan, eta baita zenbait ornodunetan ere, baina arraroa da hegaztietan […]
Lurraren %70a estaliz, ozeanoek zeregin handia dute planetaren prozesu gehienetan. Azken 200 urteetan CO2-aren emisioak gorakada handia izan du gizakien jarduera dela eta. Ondorioz, atmosferako CO2-aren kontzentrazioa bolumeneko milioiko 280 partetik (280 ppm) 415ppm ingurura igo da garai aurre-industrialetik gaur […]