Uxue Razkin Osasuna Jakina denez, koronabirusak eragindako krisi honi aurre egiteko garrantzitsua da testak egitea, birusa nork duen jakiteko bide bakarra delako. Erreportaje honetan, laborategietako lana ikusteko aukera dugu: nolakoa den jarduna, zenbat test egiten dituzten egunero, zenbateko lan zama […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Munduko kutsadura globalaren % 10 modaren industriari egotz dakioke. Eta bi arrazoirengatik du hain eragin handia modaren industriak. Alde batetik, hornidura kate luze eta konplexua du; nekazaritzarekin (landare zuntzak) edo fabrikazio petrokimikoarekin (zuntz sintetikoak) hasten da […]
Juanma Gallego Basamortuko hautsak Afrikako haurretan duen eragina kuantifikatu dute zientzialariek, eta ondorio kezkagarria atera dute: kutsadura iturri naturala izan arren, hautsak haurren heriotza tasa izugarri handitzen du. Paisaia izugarri politak eskaintzen dizkigu hautsak. HDR edota iragazki berezirik behar izan […]
Uxue Razkin Astrofisika Europako Espazio Agentziako Solar Orbiter zundak Eguzkiari gertutik egindako irudietan fenomeno bat ikusi dute: izarra “su txikiz” osatuta dago eta zientzialarien arabera, horiek edonon daude: “Lurretik ikusten ditugun Eguzki erupzioen senide txikiak dira, halako milioi bat edo […]
Uxue Razkin Osasuna Hondakin urak ikertzeko bi proiektu abiatu dituzte, alde batetik UPV/EHUk eta beste aldetik, Nafarroako Gobernuaren Nilsa eta Nasertic agentziek. Euren helburua COVID-19aren trazak antzematea da. Orain arte jasotako laginen artean, “SARS-CoV-2aren arrasto gutxi batzuk” agertu direla nabarmendu […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Ehunka eta milaka urtean pilatutako izotzak informazio baliagarria gordetzen du bai naturaren historiari buruz, bai sortu zen uneko ingurumen baldintzei buruz. Hain zuzen, planetako izotz masa handietako edozein da historiaren gordailu paregabea. Arazoa, noski, informazio hori […]
Uxue Razkin Osasuna Aldaera genetikoek COVID-19aren larritasunean eragina dutela baieztatu dute, Elhuyar aldizkariak jakinarazi digunez. Egindako ikerketak islatu du, adibidez, O odol-taldekoek arrisku txikiagoa dutela arnasgailuak behar izateko (%35 txikiagoa); aldiz, A taldekoek, %50 arrisku handiagoa. COVID-19aren txertoa lortze aldera […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Mundu osoko milaka hiri mapa aztertu dituzte, hirien barne konektibitatea eta herrialde batzuen eta besteen konektibitatearen arteko aldeak ebaluatzeko. Horretarako, Open Street Map sarbide libreko proiektuak biltzen dituen mapak erabili dituzte. Mapen bidez zenbait ezaugarri kuantifikatu […]
Uxue Razkin Osasuna Gutxinaka ematen ari dira aurrerapausoak COVID-19aren txertoa lortzeko. Moderna konpainia estatubatuarrak egindako ikerketaz gain, Txinako ikertzaileek ere abiatu dute ikerketa bat. Horrez gain, Oxford Unibertsitateak ere (Erresuma Batua) iragarri du prest duela bere hautagaia II. eta III […]
Uxue Razkin Osasuna Ospitaleetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateak izan dira ardatz Berriako testu honetan. Nola egiten dute lan unitate hauek? Iñaki Saralegi profesionalak –urteak egin zituen zainketa intentsiboetan, eta egun arta aringarrien zerbitzuan ari da– azaldu dizkigu xehetasunak. Horretaz gain […]