Garapen jasangarria da gizateriak aurrean duen mundu mailako erronka garrantzitsuenetako bat. Horretarako, erabakigarria da tokiko, eskualdeko eta mundu mailako garraioa eraldatzea, eraginkortasun handiena ingurumen inpaktu txikienarekin erdiesteko. Trenak zeregin handia du garraioaren deskarbonizazioan. Gaur egun munduko bidaiarien eta merkantzien garraioaren […]
Biologia Klonak sortzea, organismo bizien kopia genetikoki berdin-berdinak sortzean datzan teknika bioteknologikoa da. 90eko urteen erdialdean, Ian Wilmut enbriologian adituak, errapearen zelula helduetatik abiatuta urrats bat eman zuen arloan: ardi bat klonatzea. Baina ez zen bide erraza izan. Ikerlanean 277 […]
Mundu mailan eragin hauek balioztatzea zaila bada ere, eragina nabaria da eskualde mailan eta tokiko mailan. Horretan dihardu, hain zuzen ere, AMBAR Elkarteak, itsas faunaren ikerketa eta babeserako sorturiko elkarteak. Elkarte honek euskal uretan dabiltzan zetazeoen jarraipenean jarduten du, baina […]
2018an, munduan 97 milioi tona (Mt) arrain, krustazeo eta molusku harrapatu ziren. Hazkuntzaren bitartez 82 Mt ekoitzi ziren. Beraz, animalia urtarren ekoizpen osoa 179 milioi tonakoa izan zen. Kopuru horretatik 22 Mt arrain irinak eta olioak ekoiztera bideratu ziren, beraz […]
Uxune Martinez Fisika Oinarrizko partikulak dira muoiak eta 2001ean esperimentu batek iradoki zuen muoiaren propietate batek ez zuela jarraitzen eredu estandarrean adierazitakoa. Ildo horri tiraka esperimentuak abiatu zituzten Fermilaben, energia altuko fisikaren laborategian. Fermilabeko azeleragailuak muoi asko sortzen ditu eta […]
“Zuhurtziagabeko presarekin basoak suntsitzen direnean, Europako landatzaileek Amerika osoan egiten ari diren moduan, iturburuak guztiz ahitzen dira, edo ur emaria gutxitu egiten da. Ibaietako ohantzeak, urte gehiena lehor ematen dutenak, uholde bilakatzen dira goiko eremuetan euri handiak izaten direnean”. Alexander […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Joakim Weill ekonomialariak, Kaliforniako Unibertsitateko (Davis) kideak, 2020aren amaieran Ameriketako Geofisika Elkartean aurkeztu zuen komunikazio batean adierazi zuenez, baliteke azken hamarkadetan Costa Rican eta Panaman gertatutako malaria agerraldi gogorrak anfibioen populazioen murrizketen ondorio izana. Jatorri geografiko […]
Biomonitoreak kutsatzaileak metatzeko gaitasuna duten organismoak dira. Horiei esker, modu kuantitatiboan kalkula daiteke ingurunearen kalitatea, kutsatzaileen kontzentrazioei buruzko informazioa lor daiteke eta baita kutsatzaile horiek izaki bizidunengan duten eraginari buruzkoa ere. Biomonitoreen erabilerak hainbat abantaila ditu: kostu txikikoa da, emaitzak […]
Izaro Basurko Pérez de Arenaza Zenbat denbora iraun du zure sakelako telefonoak martxan? Zure aiton-amonen hozkailua oraindik ba al dabil, eta zurea jada pare bat aldiz aldatu behar izan duzu azkeneko urteetan? Ez kezkatu, normala da. Zaharkitze programatua gurean dugu […]
Uxue Razkin Osasuna AstraZenecaren txertoak hautsak harrotu ditu. Baina ohikoak diren beste sendagaiekin alderatuz gero, oso antzekoak diren albo ondorioak ditu txerto honek. Berriako artikulu honetan, AstraZenecaren eta beste sendagaien prospektuak aztertu dituzte, maiztasun handikoak, txikikoak eta ezohiko eraginak islatuz […]