Lore Erriondo Denok erabiltzen dugu hizkuntza, eta hizkuntzaren osagaien artean baditugu mintzatzea, hitz egokiak erabiltzea, ulertzea, irakurtzea, idaztea eta keinuak egitea. Burmuineko lesio baten ondorioz, hizkuntzaren osagai bat ala bestea kaltetua gertatzen denean, gaixoak afasia duela diogu. Zer da afasia? […]
Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena jateak eragiten du, hau da, zereal batzuen irinak (batez ere, gari-irinak, baina baita ere zekalearenak eta garagarrarenak) dituen proteina batzuk. Gaixotasuna garatzeko, derrigorrezko faktoreak dira glutena eta gaixotasuna hartzeko joera genetikoa izatea […]
Zientzialari 37 – Bittor Rodriguez from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Dieta gure osasunaren parte garrantzitsua da. Etengabe jasotzen ditugu pisua galtzeko egokiak diren dietei buruzko mezuak, baina eraginkorrak al dira sarritan erabiltzen diren dietak? Nolakoa izan beharko litzateke dieta […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Naiara Perurena Aizkorbek oso gaztetatik nahi izan zuen izan ikertzaile, eta zertan ikertu ere garbi zuen: minbizian. Nonbait, batxilergoan zegoela, gaixotasun bat aukeratu behar izan zuten hari buruzko lan bat egiteko, eta huraxe, minbizia, aukeratu […]
Birikietako erresekzioa (organo zati bat edo osoa erauztea) ebakuntza mingarrienetako bat da. Honako ebakuntza kirurgikoetan, birikari airea ateratzen zaio, eta berriz sartzen, ebakuntza amaitu ondoren. Baina, organoak ez du arnas ahalmen osoa berreskuratzen eta horrez gain, interbentziorik izan ez duen […]
Uxue Razkin “ Ez etsi zailtasunen aurrean, onena hortik sortzen da eta” esaldiari men egin zion Rita Levi-Montalcinik bere bizitza guztian zehar. Bereziki bere aitak ikasteko debekua ezarri zioenean. Baina horrek ez zuen geldiarazi, eta kementsu, aurrera jarraitu zuen bere […]
Irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzte haur dislexioek, izan ere, dislexia duten haurrei asko kostatzen zaie hitz idatziei antzematea. Dislexiak ez du sendabiderik, baina tratamendu egoki eta goiztiar batek nabarmen hobetu dezake asaldura pairatzen dutenen irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna. Disfuntzio hau ikusmeneko […]
Garuna oso sistema dinamiko konplexua da. Alde batetik, substantzia grisa du eta, bestalde, substantzia zuria. Substantzia grisean egoten dira neuronak, alderdi sentsorialetatik eta garuneko beste alderdi batzuetatik datorren informazioa prozesatzen. Substantziak grisak dituen alderdiak zuntzen bidez elkarrekin lotzen ditu zuriak […]
Amaia Portugal Londresko Minbiziaren Ikerketa Institutuak test berri bat garatu du. Bularrean tumorea izan duten eta dagoeneko sendagiria jaso duten zenbait pazienteri, hilabete batzuen buruan gaitza berriro izateko arriskurik ba ote duten aurresan diete, odol lagin soil batzuen bitartez. Zoritxarrez […]
Peru S. Gamarra Guztiok sufritu ditugu noizbait lagunen baten zurrungak. Bai, jasanezinak dira. Basurdeen orroarekin zerikusi handia duten zarata horiek gure pazientziarekin bukatzen dute. Nola da posible zarata horiek eginda ez esnatzea? Bada, ez da esnatzen. Ezta gutxiago ere. Are […]