Archivo de Etiquetas:: ekologia

Landareek nitrogenoa behar dute hazteko, eta nekazaritza intentsiboan, nitrogenodun konposatuak eman behar zaizkie landareei, ezinbestean. Ohiko ongarritzeak nitratoan oinarrituak daude eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu; estareko, azaleko eta lur azpiko uren kutsadura eta berotegi-efektuko gasak isurtzea. Izan ere, lurreko mikroorganismoen eraginez, oxido nitrosoa aireratzen dute eta hau berotegi-efektu handiko gas bat da. Arazoari aurre egiteko asmoz, gutxiago kutsatzen duten amonio-oinarria […]

Uxue Razkin Emakumeak zientzian / Argitalpenak Martxoaren 8an Marta Machok argitaratutako artikuluarekin hasiko gara. Bertan azaltzen zaigu Moebiusen sindromea zer den: gaixotasun neurologikoa da eta Paul Julius Moebiusi berari zor dio izena –batez ere neurofisiologiaren etaendokrinologiaren alorretan lan egin zuen–. Über den physiologischen Schwachsinn des Weibes obran, ordea, garai hartako beste egile batzuengandik hartu zituen urritasun intelektual hori frogatzeko “argudio zientifikoak”; garunaren pisuarekin eta […]

Amaia Portugal Orain dela mende bat bizitokitzat zituzten lurraldeen hamarrena baino gutxiago geratzen zaie gaur egun gepardoei. Zazpi mila ale besterik ez daude, eta Asian ia desagertu dira. Gehienak babestutako guneetatik kanpo bizi dira. Parke nazionaletatik at gizakiek eta animaliok eremuak parteka ditzaten, neurriak hartu behar direla uste dute ikertzaileek. Lehorreko animalia azkarrenak hil ala biziko lasterketa gal dezake, neurririk […]

Amaia Portugal Inoiz egin den zuhaitzen inbentario handiena bildu dute nazioarteko ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, basoak espezieen aldetik zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta azkarrago eta gehiago hazten dira zuhaitzak, eta beraz, egurrari merkatuan ateratzen zaion etekina ere handiagoa da. Ekonomiaren terminologia aplikatuta, biodibertsitateari eusteak superabita dakar. Ekologiaren ikuspegitik, basoen biodibertsitateak duen garrantziaz ez dago zalantzarik. Baina baten batek horrekin […]

Enara Zarrabeitia eta Izaskun Alvarez Orain dela gutxira arte, gure inguruko etxebizitzak ingurunea errespetatuz eraikitzen ziren. Euskal baserriak, oro har, eraikitzen ziren eguzkiaren orientazioa, aire-korronteak, eta beroa sortu edo mantentzeko distribuzioa kontuan izanda; eta, zer esanik ez, lekuan lekuko materialez baliatuz. Baina hori guztia alde batera utzi, eta eraikuntzak beste norabide bat hartu zuen. Azken urteotan, etxebizitzak eraikitzeko orduan kontuan […]

Alagala euskera taldea Libe Solagaistua Zabala UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzailea da. Biologian lizentziatu ondoren, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate Masterra egin zuen. Masterra bukatu eta “Estres seinale goiztiarrak eta ekosistemen funtzioen arteko erlazioa ibaietan” doktorego-tesia egiten ari da egun. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Alagala euskera taldeko ikasleak hurbildu dira Liberengana haren lanaz, ibilbideaz […]

Alagala euskera taldea Iñaki Odriozola Larrañaga UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzailea da. Bertan “Larratzearen eragina mendi-larre atlantikoen funtzionamenduan eta biodibertsitatean” doktorego-tesia burutzen ari da. Lan honen helburua da ganaduak mendi-larreetan duen eragina aztertzea, alde batetik, larreen funtzionamenduan duen eragina eta bestetik, biodibertsitatean duena eragina ikusteko. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Alagala euskera taldeko ikasleak hurbildu dira […]

Zientzialari 45 – Ibon Galarraga: “COP21ean klima aldaketaren aurka hartutako akordioa oso garrantzitsua da” from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. 2015eko abenduan COP21 izeneko gailurra antolatu zen Parisen klima-aldaketaren kontrako neurriak hartzeko. Zertan datza han lortutako akordioa? Eraginkorra izango al da? Ibon Galarraga BC3 zentroko ikertzaileak galdera hauen erantzuna eman digu gaurko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko […]

Laura Marcaidak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleak egindako gradu amaierako lanak emaitza esanguratsuak eman ditu. Laura Marcaidak produktu ekologikoen marketina eta hauen prezioa aztertzen dituen ikerlana burutu du eta bertan ondorioztatu du produktu ekologikoak erosteko oztopo nagusia ez dela prezioa, produktuok dendetan aurkitzeko zailtasuna baizik. Zenbait ondorio nabarmentzen dira Laura Marcaidaren lanean: hasteko, jakiak […]

Mendiko artzaintza, inguruko arlo sozial, kultural eta ekologikoetan eragina izateaz gain, funtsezkoa da balio ekologiko handiko ondare naturalak diren larreak mantentzeko. Horregatik, gaur egun mendi atlantiarrean, Euskal Herria barne, gero eta gehiago ematen ari den artzaintzaren jardueraren beherakadak aldaketa garrantzitsuak dakartza lurzoruko konposizio begetal eta mikrobianoan. Ondorioz, dibertsitate floristikoan eta larrearen kalitate nutritiboan galera bat sumatzen da, eta baita CO2-aren […]