Ezjakintasunaren kartografia #2

Mantis-shrimp

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Ikerketa zientifikoa deskribatzeko baliagarriak diren metodo eta kontzeptu ekonomikoen aplikazioen errepasoa egiten ari da Jesús Zamora Bonilla, The Grand Bazaar of Wisdom artikulu-sailean. Eta oraingoan, metodo matematikoak albo batera uzten dituzten ikuspuntuen txanda da Institutionalist theories of the economics of science-n.

UPV/EHUko zientzia planetarioen talde ospetsuko Santiago Pérez Hoyosek, iraganean Marten bizitza egon zitekeela dioten ikertzaileen azken proposamenak berrikusten ditu. Ondorio honetara zerk eraman dituen eta egun, zabalik dauden kontuak zeintzuk diren aztertzen ditu. Guztia Curiosity and the quest for a habitable environment on Mars-en.

Gaur egun ozeanoan bizi den animaliarik izugarrienetakoa da ganba bat edota, hobeto esanda, itsas kurtazeoen mota bat. Borrokarako haren gaitasuna ikaragarria da eta baita ere espezie batzuen edertasuna. Francisco J. Hernándezek zehatz aurkezten digu Mantis shrimps: the Mike Tysons of the sea-n.

——–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>