Lagunok, hau da #KZJaian biltzen dugun azken laburpena. Urtarrilaren 7an abiatu genuen Kultura Zientifikoaren Jaialdi birtual honetan, denera 119 ekarpen bildu ditugu, Txokolatezko Taula Periodiko osoa agortuz! Aurreko laburpenetan 95 bildu ziren, hurrengo moduan banatuta:
- #KZJaia: 1. Laburpena: 16 ekarpen.
- #KZJaia: 2.Laburpena: 19 ekarpen.
- #KZJaia: 3. Laburpena: 23 ekarpen.
- #KZJaia: 4. Laburpena: 16 ekarpen
- #KZJaia: 5. Laburpena: 21 ekarpen
Azken honetan, 24 bildu ditugu. Jarraian irakurgai izanen dituzue azken hauen bilduma. Utziguzue lehenago kontu bat aipatzen. Gaurko bilduma gehiegi ez luzatzearren, laburpenak motzagoak izanen dira, bukaeran hainbat sorpresa duzuelako zai, Besterik gabe, lasai dastatu ekarpenak eta ez joan zuzenean bukaerara sorpresak ikustera!
- Kurioa, Cm (Z=96): “Soziolinguistika zedarritzea“. EMUNeko Euskara Teknikaria den Txerra Rodriguezek soziolinguistika zertan datzan kontatu zigunbere Garaigoikoa blogean.
- Berkelioa, Bk (Z=97): “Polimedikaziotik Depreskripziora (II)“. Arritxu Etxeberria eta Mikel Baza medikuek aurreko sarreraren bigarren zatia eskaini zigutenBaga biga blog! blogean.
- Kalifornioa, Cf (Z=98): “Eboluzioa, kode irekikoa“. Koldo Garciak, UPV/EHUko ikertzaileak, geneek daramaten informazioa kode irekikoa dela argudiatu zigun bereEdonola blogean.
- Einstenioa, Es (Z=99): ““Exaescale computing” superkonputagailuen hurrengo belaunaldia“. UPV/EHUko Ikerketari Aplikatutako Informatika Zerbitzu Nagusiko arduradunek datozen superkonputagailuak nolakoak izanen diren kontatu ziguten beraiek editatzen duten High Performance Computing blogean.
- Fermioa, Fm (Z=100): “Koldo Díaz Bizkarguenaga: “Gazteek kalean aurkitzen ez duten espazio pribilegiatua dute Facebooken”“. Unibertsitatea.net-ek Koldo Díaz UPV/EHUko ikertzaileari egindako elkarrizketa plazaratu zigunUnibertsitatea.net atarian.
- Mendelevioa, Md (Z=101): “Antzinako arte mota interesgarrienak“. Donostiako San Ignazio Ikastetxeko Yvet Bleyek, (2. Batxilergoko ikasleak) antzinako arteari buruz aritu zitzaigunGaltzadaberri blogean.
- Nobelioa, No (Z=102): “Ez dok 13“. Koldo Garciak, UPV/EHUko ikertzaileak, zoriak genetikan duen papera ekarri zigun berak editatutakoEdonola blogean.
- Lawrentzioa, Lr (Z=103): “Koroideremia: Niretzat jada ez da gaixotasun arraroa“. Koroideremia gaixotasun arrarora hurbildu gintuen Jon Zarate UPV/EHUko irakasleak Zientzia Kaieran.
- Rutherfordioa, Rf (Z=104): “Andere Macbeth, lorearen barruan dagoen sugea“. Donostiako San Ignazio Ikastetxeko Leyre Verasek (DBHko 4.mailako ikasleak), Andere Macbeth gonbidatu zuen jaialdira Galtzadaberri blogaren bitartez.
- Dubnioa, Db (Z=105): “Zein da zure Erdös zenbakia?“. Javier Duoandikoetxea UPV/EHUko katedradunak Erdös matematikariaren historia hurbildu zigunZientzia Kaieran.
- Seaborgioa, Sg (Z=106): “Loitzun Izaola: “Muskulu batek ez du gogoratzen zein lesio izan duen, baina burmuinak bai”“. UEUko Buruxkak liburutegi digitalak Loitzun Izaola fisioterapeutaren liburua gerturatu zigun Buruxkak webgunean.
- Bohrioa, Bh (Z=107): “Zozketa justuak“. UPV/EHUko Matematiketako ikaslea den Imanol Pérezek zozketak egiteko modu egokiak eta ezegokiak kontatu zigunPikasle aldizkarian.
- Hassioa, Hs (Z=108): “Garai gogorra Espainiarentzat“. Donostiako San Ignazio ikastetxeko Maialen Masa ikasleak Francoren diktaduraren garai latzak gogoratu zizkigun Galtzadaberri blogean.
- Meitnerioa, Mt (Z=109): “Doministikuak ere loratzen dira udaberrian“. Amaia Portugal zientzia kazetariak alergien inguruko ekarpena egin zigunZientzia Kaieran.
- Darmstadtioa, Ds (Z=110): “Jupiter Erraldoia II“. Euskalmeteko meteorologoa den Maialen Martijak Jupiter gerturatzen jarraitu digu Jaialdian, Twitterren egunero egindako ekarpenen bidez.
- Roentgenioa, Rg (Z=111): “Meteorologiari buruzko kontzeptuak (II)“. Euskalmeteren eskutik, meteorologiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ikasteko parada izan dugu, Twitterren bidez egindako ekarpenak direla medio.
- Kopernizioa, Cn (Z=112): “Unibertsoaren sorrera eta amaiera“. Donostiako San Ignazio ikastetxeko Eneko Lekarozek, DBHko 2. mailako ikasleak, Unibertsoaren sorrera eta amaierari buruzko ekarpena partekatu zigunGaltzadaberri blogean.
- Ununtrioa, Uut (Z=113): “Genomak (ber)idazten“. Koldo Garcia UPV/EHUko ikertzailea legamiaren kromosoma bat modu artifizialean sintetizatu izanaren inguruan aritu zenEdonola blogean.
- Flerovioa, Fv (Z=114): “Euskara gazte jendea Lasarten“. Txerra Rodriguez EMUNeko euskara teknikariak Lasarteko gazteak eta euskara aztertzen duen liburuari buruz aritu zitzaigunGaraigoikoa blogean.
- Ununpentioa, Uup (Z=115): “Grafenoa, gure etorkizunaren oinarria“. Donostiako San Ignazio ikastetxean ikasten du Uxue Magañak DBHko 4.mailan, eta grafenoari buruzko lana partekatu zigunGaltzadaberri blogean.
- Livermorioa, Lv (Z=116): “Nagore Prieto: “Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko”“. Unibertsitatea.net atariko arduradunek Nagore Prieto kimikariari egindako elkarrizketa interesgarria kaleratu zutenUnibertsitatea.net atarian.
- Ununseptioa, Uus (Z=117): “2. Batxilergoa Eratosthenes projektuan“. Aniturri BH Institutuko 2. Batxilergoko Fisikako ikasleek (Idoia Alkorta irakaslearen laguntzaz) k.a. 3. mendean bizi izan zen Eratosthenesek Lurraren erradioa neurtzeko burutu zuen esperimentua egin eta kontatu zigutenElos Aniturri blogean.
- Ununoktioa, Uuo (Z=118): “Gorputz heziketa #KZJaia n“. Aniturri BH Institutuko DBH 4.mailako ikasleek gazteago diren DBH 2.mailakoentzat gihar bakoitzari buruzko informazioa eta ariketak bildu dituzte Elos Aniturri blogean, Ainhoa Urbe eta Idoia Zapirain irakasleen laguntzaz. FERMIN eta MARTXELA pertsonaietaz baliatu dira horretarako.
- Ununennioa, Uue (Z=119): “Bonaparte eta Broca: Nafarroako euskararen mugak 1870ean (I)“. Gorka Lekaroz Donostiako San Ignazio ikastetxeko irakasleak Nafarroako euskararen mugak XIX. mendearen erdialde-bukaeran nolakoak ziren kontatu zigun Lingua Navarrorum blogean, Jaialdi hoen bi protagonisten lanetan oinarrituta: Bonaparte eta Broca.
- Unbilinioa, Ubn (Z=120): “Tenperatura, zero absolutua eta ziurgabetasuna“. Ion Erreak, Donostia International Physics Centerreko ikertzaileak, oso tenperatura baxuetara eraman gintuen, tenperaturarik baxuenera (0 K), alegia, bere blogean egindako ekarpenean. Molekulen atomoak, inoiz geldirik al daude?
Ekarpen hauekin guztiekin, horrela gelditu zaigu hasieran genuen txokolatezko Taula Periodikoa:
Hutsik!!!! Dena agortu dugu!!! Eta, oraindik sintetizatu gabeko elementu baten ontza sortu behar izan dugu!!! Hortaz, zorionak #KZJaia jarraitu eta parte hartu duzuen guztioi!!! Gogoan izanen duzuen moduan, #KZJaiako Txupinazoa bota genuen Urtarrilaren 7an, Jaialdiari hasiera emanez. Horrelako hasiera batekin, Jaialdiari bukaera emateko modurik onena ondorengoa dela iruditzen zaigu:
Bideoan ikusi bezala, gaixoak gu, Jaialdia amaitu da eta! Hori bai, Jaialdi baten amaierak beste bati bidea irekitzen dio, eta #KulturaZientifikoa Jaialdia ez da gutxiago izanen!!! Hori dela eta, Zientzia Kaierak oso gustora pasatzen du Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogetik hartutako lekukoa. Arras pozik, lekukoa Zientzia.net atariari pasatzen diogu!!!
Elhuyarrek hartuko du hortaz #KulturaZientifikoa 2. Jaialdia (#KZJaia2) antolatzeko ardura eta plazerra!! Merezitako atsedena eta gero, Zientzia.net ataritik jakinaraziko digute 2. Jaialdi honen datak eta nondik norakoak.
Bukatzeko, Zientzia Kaieratik #KulturaZientifikoa 1. Jaialdiaren inguruko zenbakiak eta estatistikak zabalduko ditugu datorren astean. Hori izanen da bukatu berria den Jaialdi honen inguruan izanen dugun azkeneko ekarpena. Gure ustez, Jaialdi arrakastatsua izan da, eta espero dezagun zenbakietan arrakasta hori islatzea ere.
Bertzerik gabe, atsegin handiz izan zaituztegu bidelagun abentura honetan. Dudarik gabe, gerora begira, bidean elkartuko gara berriz ere!!! Ez izan inolako dudarik!! Jaialdiaren bukaerako #KZTraka moduan, su artifizialen kolorea nola lortzen den azaltzen duen bideo laburra uzten dizuegu (atomo eta molekulen izaera kuantikoaren ondorioa…)
2 iruzkinak
[…] Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure […]
[…] Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure […]