Ictineu 3, munduko lehen itsaspeko pribatua

Dibulgazioa

Ictineu Submarins enpresa katalanaren ingeniariek, urperatzeko prest dagoen, munduko lehen itsaspeko pribatua garatu dute hamar urteko lana burutu ondoren. Ictineu 3 izena duen itsaspekoak 2,5 milioi euroko kostua izan du, hiru pertsona eramateko gaitasuna du eta 1.200 metrotako sakonerara jaitsi daiteke.

Ictineu 3k, besteak beste, pareko itsaspekoen pisu erdia du ion-litioko polimeroz osatutako bateriari esker eta beste itsaspekoek baino indar gehiago du. Zortzi ordu iraun dezake ur azpian. Apirilean egin zituen lehengo frogak Tarragonako portuan eta 20 metrotako urperatzea gauzatu zuen. Hurrengo erronka itsaso zabalean murgiltzea izango da. Garatu duten ingeniarien arabera, urte bukaeran prest egongo da kanpaina zientifikoetan murgiltzeko. Ictineu 3 Mediterraneoko itsas hondoaren %50era heldu daiteke eta ikerketa zientifikoei laguntzea izango du helburu.

Iturria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.