Hilabeteko artxiboa:

Uxune Martinez Egun, zientziei eta jakintza-alorrei buruz dugun pertzepzioen artean, fisika “arlo gogorra” dela dirau. Fisikaz gain, kimikak eta matematikak ere irudi berdina ohi dute. Pertzepzio hauek, aldiz, ez zuten eragin handirik izan Euskal Herriko historiaren lehen emakume zientzialarien artean. Izan ere, gehienak fisika eta kimika gaietan jantziak ziren eta ibilbide profesionala garatu zuten arlo hauetan. Emakume horien artean dugu, […]

Javier San Martín Izenburu honek ez dio erreferentziarik egiten Erdi Aroko begizko bati, ez eta deabruak uxatu edo erakartzeko sorginkeria bati. Era berean, ez dauka zerikusirik “Zugarramurdiko sorginei” buruz herri-literaturan bildu izan den guztiarekin, ez eta iraganean naturaz gaindiko ahalmenak egotzi izan zaizkion inorekin ere. 1958.ean “Eulia” filma egin zuenean, Kurt Neumanni ere ez zitzaion bururatuko inola ere gizakion eta […]

Amaia Portugal Duela 66 milioi urte meteorito handi batek Lurra jo zuenean, dinosauroen ekosistema egokitzapen fase betean zegoen. Talka beste uneren batean gertatu izan balitz, bizirauteko nahikoa baliabide izango zutela iradoki dute Edinburgoko Unibertsitateak zuzendutako ikerketa batean.
“Eztabaida luze eta bizia izan da dinosauroak desagerrarazi zituen kausaren inguruan. Gure ikerketak iradokitzen duenez, dinosauroen komunitateak bereziki kalteberak ziren asteroideak Lurra jo […]

Julián Estévez Idazten duenaren antzekoak izanez gero, ziur uda honetako oporretan hotelera heldu, eta WiFia bilatu duzula besterik baino lehen. Oraindik leku askotan ordaindu beharra dago zerbitzu hau lortzeko, eta ez ohi da merkea izaten, uhinak urrea balira bezala! Hala ere, bai dohainekoa edo ordaindu beharrekoa baldin bada, komenigarria da gure nabigazio sesioekin kontuz ibiltzea. Artikulu honetan, hotel bateko WiFi […]

Kontzeptualki parekoak izan balitezke ere, botika bioantzekoak ez dira botika generikoak. Generikoak, sintesi kimikoko metodoen bidez egiten diren molekula sinpleen (parazetamola, azido azetilsalizilikoa) kopia zehatzak dira. Bioantzekoak, ordea, proteina-izaera duten molekula oso konplexuen kopiak dira. Molekula hauen ekoizpenean prozesu eta material biologikoak erabiltzen dira. Beraz, esan dezakegu, botika bioantzekoak generikoen baliokide konplexuak direla. UPV/EHUko Farmazia Teknologia Arloko PharmaNanoGene taldeak 2006tik […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Esaera zahar batek dio “dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen”. Hori berori oinarritzat hartuta dute Kaliforniako Death Valley haraneko Racetrack Playa lakuko harriek. Lakua lehortzerakoan harriek hainbat metroko bidaia egiten dute, arrasto garbiak utziz. Inork ez zekien zelan lortzen zuten mugitzea baina Joxerra Aizpuruak kontatzen digu Argia aldizkarian, […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.

Ez da arraroa aurkitzea, baliabideen banaketa taldeko kideek egin duten esfortzuaren araberakoa izan behar duela pentsatzen duenik. Batzuentzat horrela bada ere, taldeen azterketak agerian uzten du banaketa egiteko orduan egon badaudela egiturazko indarrak. Horien arabera, baliabideak ez dira merituaren arabera banatzen, baizik eta […]

Miren Cajaravillek kutsatzaileek itsasoko animalietan daukaten eragina ikertzen du. Biologia Zelularreko katedraduna da UPV/EHUn, eta baita ‘Biologia zelularra ingurumen toxikologikoan’ taldeko zuzendaria ere.
Berarekin izan gara Plentziako Itsas Estazioan kutsadurari buruzko hainbat zalantza argitzeko, adibidez zelakoa den gure kostaldeko egoera edo zeintzuk diren bere ustetan euskal kostaldeko ekosistemek dauzkaten mehatxurik handienak.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen […]

Antonio Cantó
“Noraino” da galdera handienetako bat Unibertsoko bizitzaz ari garenean. Noraino den posible, noraino eutsiko dion. Erantzunaren arabera jakingo dugu bizitza fenomeno zaila edo agian bakarra ote den. Edo nahiko kontu arrunta ote den. Beste inoiz esan dizudanez, honen ezagumenduan aurrera goazen neurrian, badirudi unibertsoa gai dela gero urrunago iristeko. Eta artean, Lurreko bizitza baizik ez dugu aztergai […]

Amaia Portugal Gizakiak 6.600 satelite inguru jaurti ditu azken ia 60 urteotan, eta horrek guztiak eragin duen zabor espaziala arriskutsua da oso. Espazio agentziak hasiak dira satelite jasangarriagoak eraikitzen, baina hori ez da aski hamarkadotan sortutako kuxidadea txukuntzeko. ESA misio bat prestatzen ari da horretarako: satelite zaharrak arpoien bidez biltzea da asmoa.
2009ko otsailaren 10ean, Iridium 33 eta Kosmos-2251 izeneko […]