Hilabeteko artxiboa:

Gero eta zailagoa da nanoeskalako objektuak muntatzea. Neurri horretako muntaketa-prozesuei laguntzeko Herbehereetako Twente Unibertsitateko eta Kairoko Unibertsitate Alemaneko ikertzaileek espermatozoideen itxuran eta mugimenduetan oinarritutako robot ñimiñoak garatu dituzte.
Mikrorrobot hauek 322 mikrometroko luzera dute eta, kobaltoa eta nikela duen, geruza sendo bataz estalitako buru polimerikoa dute, gehi estaldu gabeko buztana. Robotak eremu magnetiko ahulen oszilazioen bidez kontrolatzen dira. Bost militesla […]

Ictineu Submarins enpresa katalanaren ingeniariek, urperatzeko prest dagoen, munduko lehen itsaspeko pribatua garatu dute hamar urteko lana burutu ondoren. Ictineu 3 izena duen itsaspekoak 2,5 milioi euroko kostua izan du, hiru pertsona eramateko gaitasuna du eta 1.200 metrotako sakonerara jaitsi daiteke.
Ictineu 3k, besteak beste, pareko itsaspekoen pisu erdia du ion-litioko polimeroz osatutako bateriari esker eta beste itsaspekoek baino […]

Unibertsoa ezagutzeko asmoz hamaika misio eta espedizio ezagutu ditugu XX. mendetik hona. Azken urteotan ezagunak egin zaizkigu Marte aztertzeko bertara bidalitako esploratzaile berezi batzuk: robotak. Gaur egun, besteak beste, 2012. urteko abuztuan ailegatu zen Curiosity robota dago Marten lanean. 2021. urtean lankide berri bat gehituko zaio, Mars2o2o Rover-a. NASAk iragarri berri du 2020ko udan Martera bidaliko duen ibilgailua, UPV/EHUko […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Konpost-gailuan sagua aurkituz gero, Jon Ander Galarraga biologoaren ustez, akabo konpostaje prozesua. Zer nolako eragina dute saguek konpostaje prozesuan? Zer egin antzematen baditugu? Erantzunak Konpostazank! blogean: Konposteko xomorroak: xaguak.
Ikerketa… “aspergarri” baten berri ematen digu Eider Cartonek Elhuyar aldizkarian. Inoiz inork mugitzen ikusi ez dituen harriak, […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.
Bruzelosia abereek pairatzen duten gaixotasun infekziosoa den arren, urtean zehar 500.000 pertsonei eragiten dio. Gaixotasuna kontrolatzeko modurik eraginkorrena da animalien txertaketa. Ignacio López-Goñik eta honen lantaldeak, txerto berriak garatzeko bakterioaren mintzaren lipopolisakaridoak erabiltzea aztertu dute: New vaccines against an old disease: brucellosis […]

Uxune Martinez Ainhoa Murua, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen. Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen transplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura.
Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. […]

Javier San Martín
Telebista joan den mendeko 80.eko hamarkadan ikusten hasi ginenok, zuri-beltzez bada ere, bihotzez gorde ditugu gure barrenean marrazki bizidunen hainbat telebista-sail. Izan ere, beraiekin batera, kromo-bildumak helarazi zitzaizkigun telebista-sail horiekin lotuta. Jogurtetan zetozen kromoak eta beraz, ez genituen erosi behar. Ikastetxeko lagunekin elkartrukatu besterik ez.
Telesailari hasiera ematen zion doinua ere ondo ikasten genuen, eta buruan ditugu […]

Amaia Portugal Kalamutik eratorritako zenbait substantziak minbizia duten gaixoen mina arintzeko balio dute, hori gauza jakina da. Baina azken urteotako ikerketa batzuek iradokitzen dute gaitzari berari erasotzeko ahalmena ere badutela kannabinoideek. Leire Uriguen EHUko Farmakologia Saileko kideak gaiari buruz hitz egin du Uda Ikastaroetan.
1975ean Antineoplastic activity of cannabinoids izeneko artikulu bat argitaratu zuten AEBtako Minbiziaren Institutuaren aldizkarian. Kalamutik […]

Josu Jugo Gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da smart terminoa: adibidez, smart materials, smart cards eta, gero eta indartsuago, smart cities, hiri adimentsuak. Baina, askotan gertatzen den bezala, hitzak labainkorrak izan daitezke eta ziur asko ez dago hain argi zer esan nahi duen hiri adimentsu delako izen horrek.
Berez, hiri jasangarriarekin lotzen da hiri adimentsuaren ideia. Horren arabera, […]

UPV/EHUko Mineralogia-Petrologia Saileko IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldeak lurrazalean oso ohikoa ez den perovskita materiala erabili du erregai-pilen katodoa eta kontaktu geruza diseinatzeko. Perovskita oso eroale ona da eta material honekin egindako erregai-pilak etxebizitzetako energi-horniketarako baliagarriak lirateke.
Elektrizitate-sarearen alternatiba izan daitezke erregai-pilak, eta haiek hobetzeko materialen egokitasuna ari da ikertzen UPV/EHUko IMaCris/MaKrisI taldea. Erregai-pilak baterien antzekoak dira, baina, haiek ez bezala, […]