Dozena erdi ariketa udarako (3): Txikitik handira

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu Zientzia Kaieran. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean duzu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Ariketak Frantziako CNRSko blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik hartuta daude eta Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Han ostiralero ariketa bat aurki dezakezu, egutegi matematiko batetik hartuta. Egutegiak egunean ariketa bat dakar, astelehenetik ostiralera.

Hona hemen gure hirugarren ariketa: Txikitik handira.

9 zenbaki txiki

3) Bederatzi zenbaki txikitik handira daude idatzita. Erdikoa bederatzi zenbakien batezbestekoa da. Bost handienen batezbestekoa 80 da eta bost txikienena 50. Zenbat da zenbaki guztien batura?

Hemengo ariketak eginda gehiagorako gogoa sortu bazaizu, badakizu, zoaz Défis du Calendrier Mathématique blogera edo egon adi eta lortu zure egutegia datorren urtean.

6 iruzkin

Eman iritzia

MarijeMarije

Zenbaki danen batura 650 da.
Hori da behintzat kalkulatu dodana. Ea emaitza zuzena dan 😉

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Eskerrik asko Marije ariketa egin eta emaitza emateagatik. Erantzuna gordeta dugu!

JosiJosi

Zenbakien baturak 540 ematen dit neri.
Ondo izan.

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Mila esker Josi baturak ematen dizuna partekatzeagatik. Emandako erantzuna bilduta!

JoseluJoselu

Erdiko zenbakia (bostgarren gaia) bederatzi zenbakien batezbestekoarekin bat datorrenez, bost handienen eta bost txikienen batezbestekoen arteko batura erdia izango da:

(80+50)/2 = 65

Zenbaki guztien batura = 9·65 = 585

Oporretan ere buruari eragin!!
Agur eta ondo izan.

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Erantzuna gordeta Joselu! Eskerrik asko zure emaitza gurekin partekatzeagatik. Laster arte!

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>