Ezjakintasunaren kartografia #107

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

International_Space_Station_after_undocking_of_STS-132

Barre egitea gustuko dugula bistakoa da. Izan ere bikotearengandik asko preziatzen dugun gauza bat da, barrea eragiteko gaitasuna. Baina, orain galdera bat daukagu, inteligentea izatearen ezaugarria da umorea? Baiezkoa balitz erantzuna, zer esango genuke kili-kiliei buruz? Jesús Zamorak Bonillak gaia hausnartzen du oso serio artikulu honetan: What are you laughing at?

Droneak taldeka ibil daitezke. Izan ere gauza handiak eramateko koordinatu daitezke droneak, eta baita bakarka egitea ezinezkoa den lanak egiteko gaitu ere. Adibidez, goi-tentsioko kable bat garraiatzeko prestatu daitezke droneak. Julián Estévez, gai honen bueltan doktorego-tesia aurkezteko puntuan dagoenak ematen dizkigu oinarriak: System of quadrotors for the transportation of deformable linear objects.

Erdieroaleen aplikazioak eta hauen funtzionamenduaren oinarriak ez dira zailak ulertzeko. DIPCk azaltzen dizkigu zelula fotovoltaikoen funtsak formularik gabe eta pare bat eskema sinpleekin: Semiconductor devices: photoconductivity.

Inork ez badu honetaz hitz egiten ere, osasun arloan eta gizartean arazo sozial larria da egun suizidioa. Milaka miloi gizakik haien buruaz beste egiteko pentsamenduak izaten dituzte urtero. 10 eta 20 milioik suizidatzeko ahaleginak egiten ditu. Orain opioide bat hauen erreskatera etor daiteke, hori bai, eztabaidaz jantzia. José Ramón Alonsok azaltzen digu Fight suicide! artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.