Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Piezoelektrizitatearen printzipioei jarraiki, arrain hondakinetako kolagenoz egindako nanosorgailu biologikoa sortu dute Indiako bi ikertzailek. Besteak beste, harekin 50 LED argi urdin baino gehiago piztu daitezkeela egiaztatu dute. Gailu gardena, biobateragarria eta biodegradagarria denez, etorkizunean askotariko aplikazioak izan ditzake biomedikuntzaren alorrean.
Pizgailu elektriko bat nola dabilen, galdetu al diozue inoiz zuen buruari? Piezoelektrizitatea da gakoa. Zenbait kristal […]

Iker Badiola Etxaburu Bizimodua azkar eta sakon aldatu digute XXI. mende honen hasieran gertatzen ari diren teknologia-aurrerapenek. Horrela gertatu da herri garatuak deritzen hauetan, eta ohi ez bezalako abiadura bizian gainera. Hori guztia dela eta, nik uste dut une hau bereziki egokia dela, Roseto efektuari buruz biologia eta antropologia-hausnarketak egiteko.
Roseto izeneko herria txikia da eta Pennsylvanian dago (AEB). […]

Javier Duoandikoetxea Udako ariketak amaitu ziren eta hemen datoz erantzunak. Soluzio bila aritu zaretenoi, buruari eragin diozuenoi, gure eskerrak ahaleginagatik. Emaitza zuzena lortu baduzue, zorionak! Eta, Zientzia Kaieran zuen ahaleginen ondorioa erakutsi diguzuenoi, erantzunak bidaliz, esker bereziak. Xake-taula osatzen
Xake-taula batean behean agertzen den moduko piezak jarri behar dira, ahalik eta gehien, elkarri zapaldu gabe. Piezen karratu bakoitza xake-taulako karratuen […]

Farmakologia klinikoak duen arazo handienetako bat da informazio gutxi duela haurrei medikamentuak emateko dosifikazioari, eraginkortasunari eta segurtasunari buruz. Haurrekin saiakuntza kliniko gutxi egiten denez —bereziki arrazoi etiko eta ekonomikoak medio—, farmako-indikazio ofizial gutxi aurkitzen da haurrentzat. Adin desberdinetako haurrei botikak ematean haien gorputzeko fluido eta ehunetan farmakoek izaten dituzten prozesuak aztertu ditu María Encarnación Blanco Arana UPV/EHUko Kimika Analitikoko Saileko […]

Uxue Razkin
Biologia
Duela 200 miloi urte hasi zen ugaztunen ikusmen-sistemaren gau-bizitzarako egokitzapenaren prozesua. Ikusmen-sistemaren gakoa da erretina, eta bertan, argiaren harreran espezializatutako bi zelula mota: konoak eta bastoiak. Zelula foto-hartzaile hauek pigmentu bereziak dauzkate, opsina izeneko proteina batez eta A bitaminatik eratorritako kromoforo batez osatuak. Koloreetako ikusmena konoen funtzionamenduan oinarritzen da. Bastoiak, konoak baino fotosentikorragoak dira eta beraz, […]

Uxue Razkin Stephanie Kwolek kimikaria polimeroekin lanean ari zen laborategian, lortutako emaitzek erabat harritu zutenean. Esku artean zuena ikusita, saiakuntza gaizki egin zuela pentsatu zuen. Soluzio kristalinoa zuen begien aurrean eta berak bazekien natura horretako elementu gehienak biskatsuak izan ohi zirela. Akats batetik jaio zen Kevlarra (poliparafenileno tereftalamida). Zorioneko akatsa. Kimikari estatubatuarrak une horretan ez zen aurkikuntzaren garrantziaz jabetu, baina […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Bizitzarako ezinbestekoa da ura. Eta animalia askorentzat ura lortzea izaten da buruhauste handienetako bat. Ura lortzeko edo ura aurrezteko animaliek garatu dituzten estrategiak ikusiko ditugu hemendik aurrerako artikuluetan, eta oso egoera desberdinetan ikusiko ditugu, gainera. Baina hasi, kontrako arazoa duten animaliekin hasiko gara gu, hau da, ura sobera duten animaliekin.
Ur […]

Amaia Portugal Frantzian, herritarren %41ak ez du uste txertoak seguruak direnik; Bangladeshen, aldiz, %1ak baino gutxiagok. Txertoekiko Konfiantzaren Proiektuak munduko 66.000 lagunen artean egin du inkesta. Gizartean segurtasunarekiko konfiantza eraikitzeko lan egin behar dute erakundeek, ikertzaileek berretsi dutenez.
Zientzia Kaieran, txertoek eman egiten dutela aldarrikatu izan dugu. Txerto bidez eragotzi daitekeen gaitz batek jota hiltzeko arriskua hamar aldiz handiagoa […]

Josean Rodriguez Zelaitik edo argitasun gutxiko parke batetik gauez paseatzen dugunean, batzuetan guri begira daudela iruditzen zaigu. Eta susmo artegagarri hori oso zentzuzkoa da sarritan: begiak daude iluntasunean, guri begira. Guk haiek ikusten ez baditugu ere, saguek eta beste gau-animaliek ikusten gaituzte, nahiz eta argia urria izan.
Uste da gutxi gorabehera duela 200 miloi urte hasi zela ugaztunen ikusmen-sistemaren gau-bizitzarako […]

Arantxa Arzamendi Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu?

Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan.
Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat eginkizun dibertigarri bihurtzeko […]