Juanma Gallego Kanadako mendebaldean bizi diren hartzek azken lau hamarkadetan izan duten jarduna aztertuta, ondorioztatu dute hartz batek 14 urte behar dituela gizakiekin batera lurraldea partekatzen ikasi ahal izateko. Animalia hauen egoera hobetzeko hainbat proposamen landu dituzte. Etxetik atera aurretik […]
2016an Juno misioa Jupiterrera heldu zen planetaren barne egitura sakona ikertzeko. Misio hau oinarritzat hartuta, Peio Iñurrigarro, UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea, Jupiterren goi-atmosferan gertatzen diren fenomenoetan sakontzen ari da bere doktorego tesian. Zehazki, Iñurrigarroren ikerketa-taldeak, Jupiterreko geruza meteorologikoan garatzen […]
César Tomé López Jean Louis Rodolphe Agassiz naturalistak 1840an argitaratutako Études sur les glaciers liburuak eta garaiko adituen beste lan batzuek aldaerazi egin zieten geologoei lurrazalaren -eta, oro har, Lur planetaren- eboluzioa ulertzeko zuten modua. Horrez gain, gerora biologo eta […]
Ramon Grimalt Pertsona askoren ustez, ilea asko edo gutxi garbitzeak zerikusia izan dezake ilea erortzearekin, edo, are gehiago, aukeratutako xanpuaren markak edo xanpu motak nabarmen alda dezake ilearen osasuna. Baina hori ez da hala. Izan ere, orokorrean xanpuari garrantzi handiegia […]
Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Badakigu pisua galtzeko modurik seguruena gutxiago jatea dela; elikagai osasungarriak jatea ere komeni da, eta ariketa fisikoa ere egiten badugu, oraindik hobeto. Hori badakigu, baina horrek ez du esan nahi argaltzea erraza denik. Horregatik eta obesitateak […]
Uxue Razkin Genetika Hondartzara joaten garenean eguzkia hartzera ez dugu geneetan pentsatzen. Koldo Garcia genetistak bai, ordea. Artikulu honen bidez azaldu digu eguzkitan gaudenean zeintzuk diren aktibatzen diren geneak. Eta horretarako, orain dela lau urte egindako ikerketa bat izan du […]
Autismoaz ari garenean, badirudi dena entzefalora eta haren funtzionamenduaren ondoriora mugatzen dela, hau da, portaerara. Hala ere, entzefaloak oraingoz ez dira elementu isolatuak, eta gorputz baten eta haren biologiaren parte dira. Horregatik da hain logikoa eta harrigarria immunitate-sistemaren eta autismoaren […]
Juanma Gallego Basamortuko hautsak Afrikako haurretan duen eragina kuantifikatu dute zientzialariek, eta ondorio kezkagarria atera dute: kutsadura iturri naturala izan arren, hautsak haurren heriotza tasa izugarri handitzen du. Paisaia izugarri politak eskaintzen dizkigu hautsak. HDR edota iragazki berezirik behar izan […]
Uxue Razkin Lantzean behin, norbaitek aurretik ezagutzen ez zenuen zerbait azaltzen duenean, liluratuta gelditzen zara; jakina, beti dago deus ez ulertzeko arriskua baina noizbehinka bada zerbait, hitz bat edo esaldiren bat burutik kendu ezin duzuna. Azalpen horrek jakin-mina pizten du […]