Ezjakintasunaren kartografia #51

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 51

Guztiok dakigu nola mugitzen den Spiderman hiritik, armiarma-sareak itsatsiz hormatik hormara. Baina noizbait galdetu diozu zeure buruari, ea ibilbiderik laburrena erabiltzen ote duen? Eta horrela balitz, nola kalkulatzen du ibilbidea? GPSa ez da nahikoa galdera hauek adierazten duten arazoari erantzuna emateko. Zergatik? Hormek hirugarren dimentsio bat atxikitzen diotelako guzti honi. David Ordenek diosku nola konpondu arazoa Helping Spider-Man to plan his moves efficiently artikuluan.

Minik ez eragiten datza medikuntza alternatiboaren arrakasta. Medikuntza honen onurak zientifikoki baieztatu ez badira ere, kalterik ez duela eragiten uste dute erabiltzaileek, eta lagunei eta senitartekoei gomendatzen diete intentzio onenarekin. Hala ere, fisikoki kaltegarriak ez diren tratamenduek ere, ondorio larriak izan ditzakete gure sinesmen-sisteman. Eta, batzuetan hauek ondorio larriak dituzte. Helena Matutek azaltzen digu Use of complementary medicine may impair your ability to detect the effectiveness of evidence-based medicine artikuluan.

Besteen baliabidez baliatzeko estrategia harrigarriak garatzen dituzten organismoak daude. Esaterako, arratoien heste barruan bizi den har txiki-txiki baten estrategia, Eisenhowerren estrategia baten bestekoa da. Carlos Romá-Mateok diosku It’s not an infection, it’s an invasion!: An army of exosomes loaded with non-coding RNAs reaches endothelial shores artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.