Zer da klimaren krisia? Erein argitaletxeak galdera honen eta beste askoren erantzunak hurbildu ditu Zer gertatzen da klimarekin? komikia euskarara itzultzen. Bidai liluragarri bat irudi atseginez sortuta zientziaren klima aldaketari buruz oinarrizko hiztegia lantzen duena.
Abentura honetan, Jenny eta Olek azaltzen dituzte klima-aldaketari buruzko jakin beharreko xehetasun guztiak: zergatik sortu da klima-aldaketa, zer da berotze globala, zer ondorio ditu… Baita gauzarik garrantzitsuena azaltzen dute: zer egin dezake gutako bakoitzak planetari laguntzeko.
Horretarako, haien Naut ontziarekin komiki honen irakurleek denboran eta espazioan bidai harrigarria egingo dute, munduko ekosistema nagusienak ezagutzen. Oihan tropikaletik Artikora, Koralezko Hesi Handitik gure inguruko atmosferara, hiri eredu desberdinetatik igarotzen. Planeta honetako bizitzaren hasieratik gure etorkizunera; espezieak galtzea, hondamendi naturalak eta animalien ohituren aldaketa bortitzak. Baita tenperaturen igoeraren ondorio okerrenak berreskuratzeko hainbat herrialdetan ezartzen ari diren aldaketak ere.
Hainbat datu pilatzen ditu historian zehar irakurleak jabetzeko egungo planetaren egoeraz: atmosferari buruzkoak, animalia migrariei buruzkoak, ikerketa zientifikoei buruzkoak… Gaur egun gertatzen ari dena modu adimentsu, argi eta entretenigarrian azaltzen duen komikia.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: zer gertatzen da klimarekin?
- Egilea: Ole Mathismoen eta Jenny Jordahl
- Itzultzailea: Danele Sarriugarte
- Argitaletxea: Erein
- Orrialdeak: 72 orrialde
- ISBNa: 978-84-9109-670-2
1 iruzkina
[…] Klima-aldaketaren gaiari buruzko informazio oinarrituaren egarri den irakurleak, eta baita politika-eztabaidetan zientzia nola erabili ohi den interesatzen zaionak ere, guztiz argigarri aurkituko du liburu hau. […]