Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Odol deribatuen biltegi bat kudeatzea ez da gauza erraza. Zeregin hori ahal den ondoen egiteko oinarrizkoa da matematika. Mikel Lezaunek ematen dizkigu soluzioak: Optimising production and stock management for blood platelet concentrates.
Errentagarria al da Joko Olinpikoak antolatzea? Kontuak atera ditu José Luis Ferreirak eta artikulu baten ematen digu emaitzaren berri: The economics of hosting the Olympic Games.
Atomoak fisikoki irudikatu edo adierazteaz tematuta gaude, baina bada mende bat, hau egiteko eredu baliagarri bakarrak eredu matematikoak direla. DIPCk kontatzen digu: How the physical model of atoms was lost.
Oreinen kakexia kronikoaren (gaixotasun prioiko hilgarria) lehen kasua antzeman da Europan. Kakexia entzefalopatia mota bat da. José Ramón Alonsok ematen digu honen berri: Chronic wasting disease in Europe.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.