Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 29an, Igorreko Lasarte Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.
Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, bi bertsolari eta lau zientzialari izango dira oholtza gainean: Jon Maia eta Miren Artetxe bertsolariak, alde batetik, eta Naiara Barrado fisikaria, Josu Lopez-Gazpio kimikan doktorea eta Onintze Salazar meteorologoa, bestetik.
Egitaraua:
Igorreko Lasarte Aretoan, irailaren 29an, arratsaldeko 20:00etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.
20:00. Naiara Barradok “Jupiterreko haizeak… bai ilea harrotu!” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Jon Maia eta Miren Artetxe bertsolariek errimak jarriko diote gaiari.
20:30. Josu Lopez-Gazpioren “Burua galtzen denean…” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.
21:00. “Eguraldiaren soinuak” hitzaldia egingo du Ointze Salazarrek eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.
Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Igorreko Udalaren eskutik “Jakinduriek mundue erreko dau”. Sarrera librea eta doakoa da.
Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!
Igorren, Jakinduriek mundue erreko dau!
- Data
- Ordutegia
- 20:00etatik 22:00etara
- Tokia
- Lasarte Aretoa
- Helbidea
- Agirre Lehendakari Estobidea, 19, Igorre