Egilearen araberako artxiboa: Zientzia Kaiera

<span property="name">Zientzia Kaiera</span>

UPV/EHUko ingeniari-talde batek korronte alternoko lineak korronte zuzeneko linea bihurtzeko teknologia optimizatu du
Gaur egun elektrizitatea garraiatzeko linea gehienak korronte alternokoak badira ere, kasu batzuetan korronte zuzeneko lineak erabiltzen dira. Eta, beste batzuetan, korronte zuzenekoak izatea alternokoak izatea baino komenigarriagoa izan litekeela jabetzen hasi dira ikertzaileak. Bada, aldaketa hori egiteko beharrezkoa den teknologia hobetzeko lanetan aritu da UPV/EHUko Ingeniaritza […]

Zeri buruz hitz egin da sarean asteon? Interneten euskaraz argitaratu diren zientzia-gaiak errepasatu ditugu eta hementxe dituzue laburbilduta. Hainbat gai jorratu dira egunotan: klima-aldaketa, osasuna, energia, genetika, teknologia… . Eman diezaiogun begirada bat.
Haurraren lehen bi urteak garrantzi handikoak dira. Sasoi horretan hizkuntzaren gaitasuna eta memoriaren garapena gauzatzen baitira. Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroko blogean haurrek bizi […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Orain arte, grabitate kuantikoko kalkuluak noranzko baten egiten ziren: grabitatearen ikuspuntutik gauza errazak kalkulatzen ziren akoplamenduaz informazioa lortzeko. Honen arrazoia da, grabitate kuantikoaren teorian ezinezkoa dela oinarrizko elementu gutxi batzuk baino konputatzea. Science aldizkarian argitaratu den lan baten arabera, arestian aipatutakoa alda daiteke. Mario Herrero Valeak kontatzen digu The birth […]

Uxune Martinez
Maiatzaren 8an Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan Kultura Zientifikoa Sustatzeko I. Ikasle Topaketa egin zen. Ekitaldiaren helburua zen Kultura Zientifikoari buruz ikasleek zituzten ikuspuntuak ezagutzea. Haien iritziak eta hitzak ezagutzeko topalekua sortzea eta zientziaren diziplinen arteko elkarrekintza agerian uztea.
Ikasleak protagonista izan ziren ekitaldi honetan, askotariko arloak jorratzen dituzten gazteek “Kultura Zientifikoa eguneroko bizitzan dugun zerbait […]

Nahiko ezaguna da industria nuklearrak azken hamarkadetan eta munduko toki askotan jasan duen gainbehera. Ibili badabil, baina nekez. Izan ere, bere egoera urrun dago joan den mendeko 40.eko hamarkadan sortu zen Aro Atomiko hartakoitxaropeneta beldurretatik. Energi ekoizpen zibilari dagokionez, Txernobilgo istripua 1986.ean gertatu zenetik, martxan dauden eta egiten ari diren erreaktoreen kopurua ez atzera ez aurrera dago. 2007-20010 […]

Jon Irazusta eta Susana Gil Herrialdeen garapena aurrera joan ahala, obesitateak eta gainpisuak desnutrizioari aurrea hartu diote munduko leku gehientsuenetan. Gertaera honen arrazoiak bi dira nagusiki: elikagaien eskuragarritasun handiagoa eta lan fisikoa egiteko beharraren murrizketa.

Ikerketa gehienek frogatu dute gorputz-pisuaren galerari dagokionez, soilik dietarekin emaitza hobeak lortzen direla ariketa fisiko hutsarekin baino. Izan ere, dietarekin murrizketa kaloriko handiagoak sor […]

2012ko urriaren 24an mundu osoko behatokiei izar erraldoi baten leherketaren berri eman zitzaien. GRB121024A izeneko izarra izan zen lehertu zena eta leherketa, NASAren Swift sateliteak aurkitu zuen ordu batzuk lehenago Eridanoren konstelazioan. Hala ere, Europako Behatoki Australak baino ezin izan zituen fenomenoaren neurri polarimetriko zehatzak hartu, Atacamako basamortuan (Txile) duen Very Large Telescoperen (VLT) bidez. Orain dela 11.000 milioi urte […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
Genomika, genomen sorrera, garapena, funtzionamendua eta eboluzioa aztertzen dituzten teknikak eta zientziak osatzen dute. Irune Lasa kazetaria Mikel Iriondo EHUko […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gu geu, eta Lurreko bizitza ere, ez ginateke existituko kometarik gabe. Izotz bola zikin horiek, sortu ginen ozeanoetako ura hornitu zuten. Hori dela eta, galdera hau garrantzitsua da: antzeman dugu kometarik beste planeta-sistemaren baten? Erantzuna, EHUko Zientzia Planetarioen taldeko Santiago Pérez-Hoyosek Exocomets artikuluan azaltzen digun moduan, bai da.
Unibertsoaren hainbat alderdi […]

Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman dizkigun erantzunak honako bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez, euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]