Ziortza Guezuraga Emakumeak zientzian Berriak eman du albistea: Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du Teresa del Valle antropologoak. Gizartearen zuztarrak ulertzeko egindako makina bat ahalegin goraipatzeko ekitaldia izan da eta analisietan ikuspegi feminista txertatzeko lanean erreferente ezinbestekoa izan da Teresa […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Geroari begira ———————————————————————————————————– «Diadromo» izena ematen zaie itsasotik ibaira edo ibaitik itsasora migratzen duten arrainei. Horietako batzuk ―izokinak― ikusi ditugu dagoeneko, haien biologia berezi samarra baita. Beste arrain diadromo bat, aingira, preziatu samarra […]
Astrofisika Energia handiko neutrinoen lehen iturria aurkitu dutela kontatzen dute Elhuyar aldizkarian. Blazar bat, ezagutzen den lehena, da iturria eta izpi kosmikoen iturri ere izan liteke. 2017ko irailaren 22an Hego Poloan dagoen IceCube behatokian energia handiko neutrino bat detektatu zuten […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Geroari begira ———————————————————————————————————– Omega 3 gantz-azidoen kontsumoa ona da adimenerako. Horixe da zenbait ikerketak erakutsi dutena; gaur kontu ezaguna dela esan dezakegu. Ezaguna da, halaber, omega 3 gantz-azidoak oso ugariak direla gantz-eduki altuak […]
Osasuna Esklerosi anizkoitzaren aurrerapena moteltzen duen molekula bat aurkitu dutenaren albistea dakar Elhuyar aldizkariak. Animalia-ereduekin egindako ikerketa batean, esklerosi anizkoitzaren aurrerapena moteltzen eta sintomak aritzen dituen P2X4 izeneko errezeptore bat identifikatu dute zelula mikroglialetan eta frogatu dute errezeptore hori aktibatzen […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Itxaso Parola Domingo gazte-gaztetatik izan du gustuko zientzia. Dioenez, batxilergoan oso ondo moldatzen zen Matematiketan, Fisikan eta halakoetan, beraz, unibertsitateko ikasketak aukeratzeko garaia iritsi zitzaionean, ez zuen Ingeniaritzan sartzeko zalantza handirik izan: “Osasun-zientziak ez zaizkit […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Geroari begira ———————————————————————————————————– Emakumeen gerri-aldaka ratioa (GAR), hau da, gerriaren diametroaren eta aldakaren diametroaren arteko zatidura, gorputz-gantzaren kokapenaren adierazlea da, eta ezaguna da ratio horren balio baxuak dituzten emakumeak direla gizonak gehien erakartzen […]
Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López Minbiziari buruzko ikerketak gaur egun daukan erronka handi bat da immunitate-sistemak (IS) tumorearen mikroingurunean betetzen duen funtzioa ondo ezagutzea. Joan den mendean indarrean egon zen teoriari Minbiziaren Immunozaintzaren Teoria zeritzon eta, bere […]
Astrobiologia Espazioan ere plaken tektonikaren bila dabiltzala azaldu digu Juanma Gallegok. Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; hori da, hain zuzen, espazioan ere horren bila […]
Pinguinoak berriro aipatu ditugunez, uste dugu pinguinoen bizi-zikloak eta, zehazkiago, pinguinoen ugaltze-estrategiak merezi duela gogoeta labur bat. Ez baita erraz ulertzen hain baldintza gogorrei aurre egin behar izatea arrautza txitatzeko. Zergatik neguan? Zergatik urteko sasoirik gogorrenean? Gure ustez, horren arrazoiak […]