emakumeak
Etiketen artxiboa 386 artikulu
Uxue Razkin Ziur Bertha Lutzi ez zitzaiola asko gustatu zientzia eta letren artean aukeraketa egitea; harentzat dikotomia horrek ez zuen ezertarako balio. Zoologia eta Botanika hautatu zituen, bai, baina Zuzenbidea ere ikasi zuen, eta Brasileko mugimendu feministaren oinarriak finkatu zituen […]
Asteon zientzia begi-bistan #293
Uxue Razkin Biologia Baleek zuri-beltzean eta gardentasun oso txikiarekin ikusten dutela ondorioztatu du UPV/EHUko Elena Vecino Biologiako eta Histologiako katedradunak eta haren taldeak. Iaz Sopelan agertu zen balearen begia izan dute ikergai. Euren helburua hasieratik izan zen jakitea nola funtzionatzen […]
Irati Romero, biologoa: “Ikerketa feministagoa behar dugu”
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Irati Romero Garmendiak Bordeletik eman du bere ibilbidearen berri. Hain zuzen, minbizia ikertzen duen laborategi baten lanean dabil orain, eta, hara iristeko ahalegin handia egin behar izan badu ere, nahiko modu naturalean heldu dela iritzi […]
Asteon zientzia begi-bistan #291
Uxue Razkin Ingurumena Esteban Abad Holgado CSICeko kimikaria elkarrizketatu dute Berrian, Zaldibarko luiziaren harira. Zabortegiko suteetako kearen bidez airera zabaldu diren partikulak (dioxinak eta furanoak) kezka dira. Horiei buruz hitz egin du adituak: “Toxikoak dira; kontrolatu egin behar dira maila […]
Jean Sammet (1928-2017): programazioaren lengoaiak argitu zizkigun emakumea
Uxue Razkin Gizakiak ulertzea zinez da gaitza, bada, pentsa zelakoa litzatekeen makina batekin ongi moldatzea, berauek ulertu eta entzutea. Are gehiago, haientzako adierazpide erabilgarri eta fidagarriak sortzea; halaber, gainerako ezjakinei makina jakin horiek nola funtzionatzen duten azaltzea. Jean Sammet informatikariak […]
Nazioarteko egun baterako arrazoiak
Ikastetxe batera joan gara eta gazte talde bati galdetu diogu emakumezko zer zientzialari ezagutzen dituzten. Marie Curie bakarrik aipatu dute; beste inor ez. Hortik aurrera, elkarrekin hizketan hasi dira, emakumeek zientziaren munduan duten presentziari buruz. Hainbat arazo aipatu dituzte gai […]
Asteon zientzia begi-bistan #289
Uxue Razkin Astrofisika Daniel K. Inouye Eguzki Teleskopio berriak Eguzkiaren azala aurrekaririk gabeko xehetasunez lehen irudiak eman ditu. Elhuyar aldizkarian azaltzen digutenez, irudian ikusten diren gelaxkak Eguzkiaren plasma-burbuilak dira. Gelaxka bakoitzak Iberiar penintsulako neurria duela adierazi du National Science Foundation-ek […]
Izar Agirresarobe, filosofoa: “Gehien erakarri ninduena izan zen gauzak zalantzan jartzen direla”
Bi mundu horiek, filosofikoa eta zientifikoa, beregan nola gurutzatzen diren galdetuta, tarte txiki bat hartu du pentsatzeko, erantzun aurretik: “Filosofian, gauzen naturaren gainean hausnartzen da, eta kontzeptuak aztertzen ditugu. Eta ikusten dugu kontzeptuen inguruan sortzen diren arazo batzuk praktikan eragiten […]
Asteon zientzia begi-bistan #288
Uxue Razkin Botanika Onddo espezie berri bat aurkitu dute Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek Pagoetako Parke Naturalean. Pseudosclerococcum golindoi izendatu duten espezie berria: oso onddo txikia da, beltza eta dilista baten tamainakoa. Hildako egurrean bizi da, eroritako enborren azpialdean. Elhuyar aldizkarian […]
Dorothea Bate (1878-1951): Iragana aztarrikatu zuen esploratzaile ausarta
Uxue Razkin Txikitan, Dorothea Batek begiz jota zituen landare eta animaliak. Irudi haiek haren memorian tinko gelditzen ziren, ondoren, papereratzeko; harentzat, aldez aurretik jakinarazitako sekretuak gorpuztea bezalakoa zen hori. Ziur, Carmarthen (Gales) jaiotzeak –herrialdeko herririk zaharrena eta nornahik postal batean […]