Archivo de Etiquetas:: emakumeak

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Agurtzane Urtizberea matematikaria da. Dioenez, batxilergoan piztu zitzaion zaletasunak: “Nituen ikasgai guztietatik, matematika nuen gustukoena. Historia eta halakoak teorikoegiak iruditzen zitzaizkidan, eta ez zitzaidan gustatzen gauzak buruz ikastea. Haien aldean, matematika askoz ere entretenigarriagoa zen, niretzat dibertigarria zen problemei soluzioak bilatzea”.
Hortaz, matematikan lizentziatzea erabaki zuen. Karreran, estatistika eta programazioa zituen gustukoen, “aplikatuenak zirelako”, eta […]

Uxue Razkin Egiptoko XX. dinastiako laugarren faraoia izan zen Ramses V.a, eta jakin badakigu baztanga deituriko gaitz infekziosoak eragin zuela bere heriotza. Gaixotasun horren erakusle dira KV35 hilobiko bere momiak agerian uzten dituen orbanak, aurpegian eragin zizkion marka itsusi eta beldurgarriak. Bada, hori ez zen eritasun jakin horrek zekarren ondorio bakarra. Bizirik ateratzen zirenen artean, itsumena eta adimen-atzera ere eragiten […]

—————————————————–
Egileez: Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Mujeres con Ciencia blogaren editorea. Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.
—————————————————– […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Leire Gartzia Riverok gogoan du zerk bultzatu zuen Kimika ikastera: “Hemezortzi urterekin, justu unibertsitatean zer ikasi aukeratu behar nuenean, upategi batera joan nintzen gurasoekin, eta txundituta geratu nintzen enologoaren azalpenekin. Enologo izateko zer ikasketa egin behar diren galdetu nion, eta esan zidan bi bide zeudela: bat Kimika ikasita, eta bestea, Nekazal Ingeniaritza. Kimikak gehiago erakarri […]

Javier Duoandikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateak Maria Jesus Esteban eta Carlos Kenig matematikariak honoris causa doktore izendatuko ditu martxoaren 4an. Maria Jesusen kasua berezia da orain arte UPV/EHUk izendatu dituen honoris causa doktoreen artean, unibertsitate honetan bertan hasi baitzuen zientziaren gailurrerako bidea.
Maria Jesus Esteban Galarza 1956an jaio zen Alonsotegin, bere amaren familiaren herrian. Gurasoak maisu-maistrak ziren Burgosko Pedrosa de Valdeporres […]

Uxue Razkin Latorrizko teontzia eskulekuan, salakota (esploratzaileek janzten duten kapela) buruan; gerrikotik zintzilik, zartailua, bidean topatzen ahal diren txakurrak izutzeko. Horrekin batera, pistola bat darama, gauzak gaizki baldin badoaz, bi aldiz pentsatu gabe tiro egiteko. Begien aurrean, paisaiak, askotarikoak: Europa zeharkatzen ari dira eta buruan Asia eta Afrika dira helmuga. Bere ondoan, Workman doktorea. Honek irribarrea irudikatzen du ahoan, ispilu […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Maddi Arzaki etxetik datorkio zaletasuna. Aitortzen duenez, ama oso naturazalea du, eta mendira joaten zirenean, gustuko zuen naturari buruzko azalpenak ematea. Hori aintzat hartuta, ez da harritzekoa Biologia aukeratu izana unibertsitate-ikasketak egiteko garaian.
“Ikasgaien artean botanika genuen, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Hortik abiatuta, gauza desberdinak ikusten eta ikasten joan naiz, laborategi batetik bestera pasatzen eta […]

Uxue Razkin Koka dezagun gure burua XIX. mende amaieran. Espainian, hain zuzen. Garai horretan oraindik emakumeentzat zaila zen unibertsitateko ikasketak gauzatzea. Bazeuden emakume adoretsuak ikasgeletara gerturatzen zirenak, bai; gizonezkoen jantziekin mozorrotzen zirenak, azken hauen aukeraz eta eskubideaz gozatu ahal izateko eta batez ere, emakumea izanagatik, zeharkako begiradarik ez jasotzeko, liburuetan murgiltzen zirenak. Ordu mordoxka batez, espazio horretan kondentsatuta gelditzen zen […]

Uxue Razkin Lyme Regisen (Ingalaterra) jaio zen Mary Anning. Bere aita, Richard, arotza zen. Gainera, itsas aztarnategietan aurkitutako fosilak saltzen zituen eta horrela lortzen zituen irabaziak baina familia txiroa zen. Joseph eta Mary izan ziren heriotzatik libratu ziren seme-alaba bakarrak.Hauek aitari itsasertzean fosilak bilatzen laguntzen zioten. Anningek, beraz, txikitatik edan zuen aitaren zaletasun horretatik. Aitak afizio zuen alorra, berak bokazio […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Naroa Kajarabille Garcia oso une berezia bizitzen ari da. Izan ere, tesia aurkeztu berri du, eta une honetan, “oso pozik eta etorkizunari begira zalantzaz beteta” sentitzen dela aitortu du. Ez da harritzekoa, denbora asko baitzeraman tesia aurkezteko egunaren zain, eta, orain, eguna igaro denean, ezer ez dela amaitu konturatu da. Alderantziz, beste etapa baten hasieran dago.
Orain […]