Archivo de Etiquetas:: geologia

Antonio Cantó Leicesterko Unibertsitateko Geologia Sailak zuzenduta, berriki plazaratu da lan bat[1], nahiko jakin-mina handia piztu didana: etorkizuneko aztarna arkeologikoak teknofosiltzat jo ditzakegu. Benetan ari naiz, ez da izen-aldaketa deigarri bat bakarrik.
Egileek diote Arkeologian erabili izan den aztarnategi kontzeptua eraldatua gertatuko dela: azken bi mendeetan eta bereziki XX. mendearen erdialdetik aurrera, hala eragin dute bai giza populazioaren […]

Ikerketa batek albo batera utzi du hipotesi bat, zeinak baitio itsas mailaren jaitsierak eragin zuela berotze global hori
Egungo berotze globalak biziagotu egin du komunitate zientifikoak erregistro geologikoei buruz duen interesa, erregistro horiek informazio garrantzitsuaren fitxategia baitira garai bateko aldaketa klimatikoen eragin fisiko eta ekologikoak ulertzeko. UPV/EHUren Paleogenoaren Ikerketa Taldeak Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoan (PETM), duela 56 milioi urte, itsas mailak […]

Amaia Portugal
Harrigarria da mineral puska txiki batek Lurraren sorrerari buruz eman dezakeen informazio mordoa. Australian topatutako zirkoi batek ia 4.400 milioi urte dituela zehaztu dute Wisconsingo Unibertsitatean egindako ikerketa batean. Gure planetan inoiz topatutako material zaharrena da, baina ez hori bakarrik. Ordurako mineralak bazeuden, lurrazala osatuta zegoela esan nahi du, eta horren atzetik segidan etorri ziren hidrosfera eta […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
Formica selysi inurriak talde izaera berezia erakutsi dute Lausanako Unibertsitateko ikertzaileek antzeman dutenez. Inurriok uraren arriskutik ihes egiteko euren gorputzak elkartzen […]