Kalkulu diferentziala eta integralei buruzko ideia berritzaileak jasotzen zituen lan aitzindariaren egilea izan zen Agnesi. Kalkulu diferentzial eta integralak lehenengoz elkarrekin tratatu ziren liburuan aurreko matematikari batzuen material sakabanatu eta heterogeneoak batzen zituen argitalpenean sekuentzia logiko eta didaktiko bat emanez […]
Javier Duoandikoetxea Minbiziaren loteria ankerra artikulua ekarri zigun Amaia Portugalek Zientzia Kaiera honetara urtarrilaren 7an. Bertan esaten zigun minbizien bi herenak zoriari lotuta daudela (“zorte txarra”) eta ez faktore genetikoei edo kanpoko eraginari. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek Science […]
Wikipediaren arabera, neurri handi batean Shannoni eskertu behar dizkiogu “Voyager misioek espazio sakonera egindako bidaiak, compact disc-aren asmakizuna, sakelako telefonoak, Interneten garapena”, eta beste hainbat arlo. Informazioaren teoriari esker dauzkagu, oro har, gaur egungo distantzia luzeko komunikazioak. Claude Shannon Estatu […]
Javier Duoandikoetxea —Ez dut matematikarik ikusi zerrendan… —Ondo esan duzu —erantzun nion—. Ez duzu ikusi, ageri-agerian ez dago, baina egon badago, horixe baietz. Hortik aurrera azalpenak eman behar izan nizkion. Urteko zerrenda guztietan ezinbestean lehen postuetan agertu zen notizia bat […]
Amaia Portugal Dokumentazioa eta matematika baliatuta, minbiziaren kausak nagusiki ausazkoak direla kalkulatu dute Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek. Gaitza izateko arriskuaren herena baino ez dago lotuta genetika edo ingurune faktoreei. Minbizi batek askotariko kausak izan ditzake, baina zenbaterainoko pisua […]
Urte berri on guztioi! Gaur, 2015eko egutegia estreinatu dugu. 365 egunez osatuta dagoen urte honen lehen eguna da gaurkoa. Horren jabe gara guztiok. Guztiok? Europan eta munduko hainbat herrialdeetan bai, baina beste batzuetan gaur ez da ezer berezirik gertatzen. Ez […]
Magdalena Mouján Otaño Buenos Aireseko Pehuajó herrialdean jaio zen 1926. urtean. Pedro Mari Otaño bertsolariaren biloba zen. Etxean “beltxa” ezizena jarri zioten eta euskaraz hitz egiten zuen txikitan, haren amak irakatsita. Matematikan lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta 1950 […]
Javier Duoandikoetxea Aritz eta Beñat Donostiako autobus batera sartu dira. Lekua hartzera doazenean konturatu dira bidaiari batek guardasol bat utzi duela ahaztuta. —Itzuli egingo diogu, —esan du Aritzek. —Itzuli? Ez dakizu eta norena den, —erantzun dio Beñatek. —Saiatuko naiz. Etxera […]
Alfred Nobelek 1895eko testamentuan utzi zuen idatzita bere ondasunen parte batekin erakunde bat sortu behar zutela eta horrek urtero zenbait sari emateko ardura hartu beharko zuela. Sari horiek zein arlotan eman behar ziren ere zehaztu zuen. Mende bat joan eta […]
Motorrezko ibilgailuen erabilera masiboak arazo ugari eragiten ditu: poluzioa, zarata, istripuak, espazioaren okupazioa… . Eta, horiei aurre egiteko gutxienik bi bide erabili behar dira ikerlan berri baten arabera: hobetu egin behar da garraio publikoaren eskaintza eta kudeatu egin behar da […]