Historian zehar, gizateriak behin eta berriz egin dio aurre ikusezinak baina suntsitzaileak diren mehatxuei. Gaur, gure kirikiñoak izurriteen mundura eramango gaitu: garai berean milaka edo milioika biziduni eragiten dieten gaixotasun eta hedapen masiboetara. Izurri Beltza izan zen historian hilgarriena: XIV […]
Elikaduraren eta planetaren osasunaren arteko lotura nabarmendu izan da orain arte, baina, orain, beste faktore bat eztabaida publikora atera nahi izan dute. Hala, nazioarteko zientzialari talde batek jarduera fisikoaren ikuspegia erabat aldatzea proposatu du. Argudiatu dutenez, kirola ez da soilik […]
Tatuajeak ez dira gaur egungo modetako bat; orain dela 5.200 urteko momietan ere aurkitu dituzte tatuajeen zantzuak. Tatuaje hitza ingeleseko tatoo hitzetik eratorria da, eta James Cook kapitainari egozten zaio bere sorrera. Hark ikusi zuen Tahiti aldean bertakoek azalean marrazkiak […]
Haurtzaroan dieta orekatua izatea giltzarri da epe motzean eta luzean osasun ona izateko. Esaterako, haurrengan goraka doan obesitatea eta harekin lotutako gaixotasunak ekiditeko. Ume askok eguerdiko otordua eskolako jangelan egin ohi dutenez, eremu horiek aukera paregabea eskaintzen dute ohitura osasungarriak […]
Beherakoa Beherakoari auzo-erdaretan diarrea eta diarrhée esaten zaio, grekerazko diárroia hitzetik, zeinak «alde guztietatik jariatzea» esan nahi baitu. Honela definitzen da: sabel-uste maiztasuna handitzea edo gorozkien trinkotasuna murriztea; hau da, gorozkiak ohi baino bigunagoak edo likidoagoak izatea. Asaldura honen jatorria […]
Izan ere, hainbat faktore etiologiko identifikatu dira obesitatearen garapenean eragina dutenak. Horien artean, gero eta arreta handiagoa berenganatu dute hesteko mikrobiotaren asaldurek (disbiosi izena ematen zaie). Izatez, ikerketa ezberdinek erakutsi dute pertsona obesoen hesteko mikrobiotaren osaera pertsona osasuntsuek dutenaren ezberdina […]
Gizateriaren kontzientzia kolektiboan hertsiki errotuta mantendu izan den gertakari historiko horietako bat izan zen XIV. mendeko izurrite beltza; agian gure gizarteak noraino izan daitezkeen ahulak gogorarazten digun ohartarazpena delako. Ez da izan historiako epidemia erraldoi bakarra, baina bai latzenetako bat […]
Orain dela gutxi egindako bi ikerketek munduko MIHren prebalentzia aztertu zuten. Biek antzeko batez besteko prebalentzia orokorra erakutsi zuten; lehena, % 14,2koa (% 8,1–21,1) eta bigarrena % 12,9 (11,7–14,3). Estatu espainiarrean, MIHren prebalentzia % 20,7koa da 12 urteko ikasleen artean […]
Zailtasun hauei aurre egiteko, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun sistemak integratzeko beharra azpimarratu du, (1) pazienteak zaintzeko zerbitzuen koordinazioan; (2) diziplina anitzeko taldeak integratzeko politikak diseinatzean; (3) osasun zerbitzuen eskaintzen ebaluazioan eta gaixoen jarraipenean; (4) osasun esparruaren eta esparru sozialaren arteko […]
Itziar Alkorta Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea da. Doktorego ondoko egonaldi bat egin zuen Berkeleyko Unibertsitatean, eta han ikasi zituen biologia molekularraren oinarriak diziplina hori garatzen hasten ari zenean. Aditua da antibiotikoekiko erresistentziaren ikerketan. Bere lanaren […]