Krisi psikotikoa errealitatearen pertzepzioan eragiten duen gorabehera da. Besteak beste, haluzinazioak eta delirioak eragiten ditu eta buruko gaixotasun bat izan dezakegun adierazle ere izan daiteke. Horien artean, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra edo depresio handia aurki daitezke. Baina, kanpoko agente batek eragindako […]
Maria José Moreno Barrea boladan dago. Krisiak berak ere ez du barrea desagerrarazi, batzuek krisialdian gorriak ikusi badituzte ere. Eta ez naiz pentsamolde baikorraz ari. Tankera horretako pentsamoldea ere boladan dago, baina ni barre algaraka haste horretaz ari naiz. Umore-senaz […]
Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena jateak eragiten du, hau da, zereal batzuen irinak (batez ere, gari-irinak, baina baita ere zekalearenak eta garagarrarenak) dituen proteina batzuk. Gaixotasuna garatzeko, derrigorrezko faktoreak dira glutena eta gaixotasuna hartzeko joera genetikoa izatea […]
Zientzialari 37 – Bittor Rodriguez from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Dieta gure osasunaren parte garrantzitsua da. Etengabe jasotzen ditugu pisua galtzeko egokiak diren dietei buruzko mezuak, baina eraginkorrak al dira sarritan erabiltzen diren dietak? Nolakoa izan beharko litzateke dieta […]
Birikietako erresekzioa (organo zati bat edo osoa erauztea) ebakuntza mingarrienetako bat da. Honako ebakuntza kirurgikoetan, birikari airea ateratzen zaio, eta berriz sartzen, ebakuntza amaitu ondoren. Baina, organoak ez du arnas ahalmen osoa berreskuratzen eta horrez gain, interbentziorik izan ez duen […]
Amaia Portugal Londresko Minbiziaren Ikerketa Institutuak test berri bat garatu du. Bularrean tumorea izan duten eta dagoeneko sendagiria jaso duten zenbait pazienteri, hilabete batzuen buruan gaitza berriro izateko arriskurik ba ote duten aurresan diete, odol lagin soil batzuen bitartez. Zoritxarrez […]
Elikagai berriak probatzeko beldurrari edo probatu nahi ez izateari elikagai-neofobia esaten zaio. Elikagai berriak errefusatzeko jokaera arrunta da haurren garapenean, batez ere 2-3 urteko haurretan, eta bost urte ingururekin pasatu egiten da. Baina ohikoa izatera hel daiteke helduaroan ere. Honen […]
Peru S. Gamarra Guztiok sufritu ditugu noizbait lagunen baten zurrungak. Bai, jasanezinak dira. Basurdeen orroarekin zerikusi handia duten zarata horiek gure pazientziarekin bukatzen dute. Nola da posible zarata horiek eginda ez esnatzea? Bada, ez da esnatzen. Ezta gutxiago ere. Are […]
Diabetes mellitus gaixotasun kroniko bat da, eta odolean azukre maila (glukosa) altua izatearen ondorioz sortzen da. Bada, gutxi gorabehera, helduen heriotzen % 8,4 eragiten ditu mundu osoan. Diabetesa dutenek glukosa asko izaten dute odolean, pankreak ezin duelako intsulina nahikoa sortu […]
Amaia Portugal Oro har, heriotza-tasa ikaragarri murriztu zen XIX. mendearen bukaeran herrialde garatuenetan. Emakumeena gizonena baino %70 arinago txikitu zen, ordea. Tabakoa eta bihotzeko gaitzak daude alde handi horren atzean, Kaliforniako Unibertsitatean egindako ikerketa batean azaldu dutenez. Europar Batasunean, gaur […]